Gaur egun eta aspaldian, ez dira askorik ikus eta entzuten, baina garai batean bai, asko ziren goizean goiz, etxean zintzilik zegoen kaiola barrutik kantari esnatzen ziren txoriak. Txinparta zuen izena, benetan dotorea zen Txinparta, zilar dirdirak ziruditen bere lumak eta mokoa ere ezin garbiagoa zeukan. Hain dotorea izanik, –nola ez– etxe dotore batean bizi zen. Etxe dotore honen sukaldean zeukan bere kaiola. Eta jakina, kaiola ere ederra zen, dena urrez estalia.
Bere nagusiak ongi zaintzen zuten, beti behar zuen janaria izaten zuen ontzi txukun batean, baita ura ere behar adina.
Gauza guzti oiek aski ez, eta Txinpartak sekulako sortea zuen. Egunero bi orduz kaiolako ateak irekitzen zizkioten hegan egin zezan.
Hau dena kontutan hartuz, Txinparta pozik bizi zen, munduan ez zegoela bera bezain ongi eta zoriontsu zegoen txoririk pentsatzen zuen.
Urriko egun euritsu batean, etxeko teilatu azpian zegoela, bere bi orduko askatasunaz gozatzen, bere luma dirdiratsuak bustitzeko pena ematen ziolako. Eta halako batean, mokoa bustitzen hasi zitzaiola konturatu zen, bere bazterrera begiratu, eta, beste txori bat ikusi zuen.
- Aizu, kontuz ibili, bustitzen ari natzaizu eta, -esan zion erabat haserreturik, bazterrean zeukan txori arrotzari-
+ Barka zaidazu, hor zinenik ez naiz konturatu -erantzun zion erabat bustita zegoen beste txoriak-
Txinparta haserretu egin zen erantzun hori entzutean, eta - handik alde egiten zuen bitartean- pentsatu zuen: Nola izan liteke, nola liteke ni ez ikustea, hain ederra eta polita izanik?
Berriro ere bere kaiola miresgarrira itzuli zen eta, etxeko jendeak egin zizkion “mainekin”, gertatutako guztia ahaztu zuen.
Garai haietan orain baino euri gehiago egiten zuen eta, handik egun gutxi barru, berriro ere, euria barra-barra ari zuen. Txinparta -ohiko zuen bezala- teilatu azpian zegoen bere askatasun txikiaz gozatzen, eta alako batean, nor ikusiko eta, aurreko eguneko txori arrotz ber-bera.
Txinpartak begiratu orduko igarri zion ez zegoela bustita, baina -hegal baten azpian- odola ikusi zion. Txinpartari txori arrotza horrela ikusteak pena eman zion, eta, hitz egiten hasi zitzaion.
- Zer gertatu zaizu hegal azpian? -galdetu zion Txinpartak-
+ Atzo, teila azpian nagoela irrist egin eta erori egin nintzen, baina lasai, berehala sendatuko zait -erantzun zion txori arrotzak-
- Nola da zure izena? -galdetu zion Txinpartak-
+ Eta txori arrotzak erantzun, - Zeru da nire izena-
- Nik Txinparta dut izena. Aizu non bizi zara, ez duzu bizitzeko etxerik?
+ Bai, mundua da nire etxea.
- Mundua, baina ez al duzu kaiolarik? - Harritu zen Txinparta –
+ Kaiola bat, zer esaten ari zara, kaiola bati deitzen diozu zure etxea? Neretzat kaiola bat, kartzela da -erantzun zion Zeruk-
- Hori diozu nire kaiola ezagutzen ez duzulako, -erantzun zion Txinpartak irribarrez-
+ Ez Txinparta, kaiola hitza entzutearekin aski dut. Urrezkoa bada ere, kaiola beti
Kaiola da, guretzat kartzela.
- Baina zuk ez duzu inoiz ikusi nire kaiola eta ezin duzu horrelakorik esan. Nire kaiola oso handia da. Hegaz egiten ahal dut lasai alde batetik bestera.
+ Zeru triste, oso triste jarri zen, eta malkoak begietan, esan zion: Txinparta, ez duzu ezagutzen benetan zer den hegaz egitea. Ez dakizu zer den itsas gainean ibiltzea. Ikusi ahal dituzu sekula, itsasoaren olatu erraldoiak?
- Ez, baina nik ere egunero bi ordu ditut hegaz egiteko, -erantzun zion Txinpartak-
+ Eta zer? Bi ordu horiek mugatzen zaituzte, beti itzuli behar duzu, bi ordu igaro eta gero. Txinparta, niretzat hori ez da libre izatea, nik trabarik gabe hegan egin nahi dut. Ordurik gabe, lagunekin egon nahi dut.
Loreak usainduz hegan egin, orbela ukitu eta gainean lo egin nahi dut.
- Zeru, zurekin gustura nago baina, etxera joan behar dut, -esan zion Txinpartak- Agur.
+ Agur Txinparta, ni gaur hegoaldera noa. Ongi bizi.
Handik aurrera, Txinparta ez zen ordurarte bezain lasai bizi. Zeru, txori arrotzak esandakoak asko hausnartzea eraman zuen.
Negua atzean utzi eta udaberriko egun dotore bezain eguzkitsu batean, etxeko kaiola dotore ura hutsik zegoen. Txinpartak itsasoa ezagutu nahi zuen. Txinpartak libre, benetan libre bizitzea nolakoa den, ikasi nahi zuen. Kostatako erabakia.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]