Tsunami Demokratikoak mobilizazioa deitu du Espainiako gizonezkoen Futbol Ligako Bartzelona-Real Madril norgehiagokaren egunean. Milaka herritarrek egin dute bat deialdiarekin. Camp Nou estadio kanpoan Poliziak zaurituak eragin eta hainbat lagun atxilotu ditu. Independentismoaren aldarrikapenak estadio barnean ere ikusarazi dituzte, baina Tsunamik onartu du prestatua zuen ekintza ikusgarriena poliziak galarazi duela: estadiora droneekin pankartak sartzea.
Espainiako ginonezkoen Futbol Ligako 'klasikoa' jokatu dute asteazkenean, 20:00etan, Bartzelonan. Tsunami Demokratikoak duela aste batzuk iragarri zuen Bartzelona eta Real Madrilen arteko partidaren egunean mobilizazioa egingo zuela. Eta jendeak, partiduaren ordua gerturatu ahala, deialdiari erantzun dio. 16:00etan jarri du ordua ekimenak, eta hiriko lau puntu desberdin zehaztu ditu protestarako.
Mobilizazioa hasi aurretik testu bat zabaldu du Tsunamiak sare sozialen bidez. Jakinarazi du 100.000 kartulina banatuko dituztela "Spain sit and talk!" (Espainia, eseri eta hitz egin!) lemarekin. Polizia indarrei neurrigabekeria saihesteko eskatu die. Azkenik, gogoratu du "indarkeria eza" dela Tsunamiaren ekintzen oinarria, eta "herriaren indarra" nabarituko dela adierazi du. Horrez gain, Camp Nou futbol zelaiaren inguruan eta bi taldeak kontzentratuta dauden hotelaren kanpoaldean papertxoak zabaldu dituzte herritarrek, Espainiako prentsaren manipulazioa eta Espainiako Gobernuaren eta polizia indarren gehiegikeriak salatzeko.
Asteazken goizean hainbat hedabidek zabaldu dute protestaren ardatzetako bat pilota handi batzuen jaurtiketa izan daitekeela. Pilota horiek barruan pintura izan dezaketela da polizien ustea. Tsunamiak umorez eta ideia bere eginez erantzun dio "filtrazioari".
Doncs no s'havia planificat però ens sembla una bona idea. ATENCIÓ: QUE TOTHOM PORTI PILOTES INFLABLES AL CAMP! Moltes gràcies, @LaVanguardia. 😎 Afegiu el vostre missatge a les pilotes inflables. Un missatge per al món. 🌊#ChallengeLaVanguardia https://t.co/9L1PU2dBah
— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) December 18, 2019
Milaka herritar eta milaka polizia
Poliziaren presentzia izugarri handia izan da Camp Nou estadioaren inguruan goizetik. Miaketa ugari egin ditu poliziak, eta teilatuetatik zelatatu dituzte manifestariak. Guztira 3.000 polizia baino gehiago daude mobilizatuak, guardia zibilak eta espainiako poliziak barne. Camp Nou futbol zelaiaren inguruan dozenaka milaka herritar batu da protestan partida hasi aurretik. Polizia eta manifestarien arteko tentsioa gora egiten joan da. Estadioan partida hasita zegoela jada, kalean polizia manifestarien aurka oldartu da. Sanitaris per la Republic taldeak 125 zauritu artatu ditu, eta errepresioaren aurkako Alerta Solidaria mugimenduak gutxienez bederatzi atxilotu egon direla adierazi du. Istiluak izan dira manifestari eta polizien artean, eta su barrikada batzuk piztu dituzte manifestariek.
Camp Nou barneko protesta, erdibidean
Bartzelona futbol taldeko segurtasunak Tsunamiren kartelak errekisatu ditu estadiorako sarbideetan. Tsunamiak "zentsura" salatu du. Baina herritarrek lortu dute afixak sartzea. Partidaren hasieran armailek irudi ikusgarriak eman dituzte, herritarrak "Spain sit and talk!" afixak eskuetan eta independentziaren eta preso politikoen askatasunaren aldeko leloak oihukatuz. Partidaren bigarren zatian zaleek pilota puzgarriak bota dituzte zelaira, eta partida etena egon da tarte batez.
2/5
— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) December 18, 2019
La fase 2 ha sigut que el missatge "Spain, sit and talk" estigués present al camp i a les grades. Dues grans pancartes, centenars de milers de persones amb cartolines i desenes de llençadors de pilotes grogues han fet veure i sentir el lema a tot el món, tot i la censura. pic.twitter.com/8crW5l45Sn
Estadio barnean prestatua zegoen ekintza ikusgarriena beste bat zen, ordea. Dron batzuen laguntzaz bi pankarta erraldoi kokatu nahi zituen Tsunamiak futbol zelaiaren erdian. Tsunamiak berak onartu du ekintza horren porrota, eta jakinarazi du mossoek galarazi dutela ekintza. Edonola dela, egunaren balorazio positiboa egin du ekimen desobedienteak: "Bigarren fase hori [Camp Nou barneko ekimenak] ekintza handi batekin indartuta zegoen, eta poliziaren jardunagatik ez da arrakastatsua izan. Tsunamiak ez du aitzakiarik jartzen. Epic fail? Tsunamik ez du uste horrela denik. Jendeak ez du huts egin, eta argi du honek jarraitzen duela autodeterminaziorik, eskubiderik eta askatasunik ez dagoen bitartean". Asteazkeneko ekintzak eta bere emaitzek Tsunamiaren ekiteko moduen eta eraginkortasunaren inguruko askotariko iritziak eta eztabaidak sortu dituzte komunikabideetan eta sare sozialetan.
3/5
— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) December 18, 2019
Aquesta 2a fase estava reforçada amb una gran acció que per l'actuació policial no ha estat reeixida. Tsunami no posa excuses. Epic fail? Tsunami no ho creu. La gent no ha fallat i segueix tenint clar que això continua mentre no hi hagi autodeterminació, drets i llibertat. pic.twitter.com/wnFjvWwpdT
PPk ezarritako helegiteari erantzunez, legearen testua ia bere osotasunean konstituzionala dela dio auzitegiaren ebazpen proposamenak. Hala ere, legea pertsona gutxi batzuentzat dela dioen argudioan arrazoia eman dio eta herritar guztiei aplikatzea proposatu du.
Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.
Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]
Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]
Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]
Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]
Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]
Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.
Aurrerapena da ondorengo... [+]
Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.
Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.
La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.