Telelanak genero arteko desberdintasunak sakontzea eragin dezakeela ohartarazi dute

  • Emakumeak pandemia-garaian ere zaintza lanak bere gain hartzen ari dira, gizonezkoek ohiko enpleguarekin aurrera jarraitzen duten bitartean.


2020ko irailaren 28an - 09:58

2020ko bigarren hiruhilekoan Espainiako Estatuan telelanean aritzen diren emakumeen zifra altuagoa izan da gizonena baino, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera. ElDiario.es atariaren arabera, hainbat adituk eta sindikatuk luzatu dute ohartarazpena: emakumezkoak dira etxeko lanaldiak euren gain hartzen dabiltzanak, zaintza lanekin bateragarritasuna bermatzeko. Bien bitartean, gizonezkoek ohiko enpleguarekin jarraitzen dute.

Libertad González ekonomialariak lan-merkatuan eta zaintzan izandako genero-arrakalari buruzko ikerketa egin du pandemian zehar. Azpimarratu duenez, zortzi punturainoko aldea dago emakumeen eta gizonen artean; bigarren hiruhilekoan, adibidez, emakume langileen %21 etxetik aritu ziren, eta gizon langileen indizea, berriz, %14koa izan zen. Gainera, epe horretan konfinamendu zorrotza eta “normaltasun berrira” arteko faseak hartzen dira kontuan, baina ez ondorengo aldia, oraindik ez baitago daturik.

Gonzálezen ustez arrakala hori bi aspektutan da nabarmena. Alde batetik, emakumeek oro har "telelangarriak" diren enplegu gehiago dituztela, administrazioarekin lotutakoak. Nahiz eta merkataritza edo ostalaritzaren zati bat feminizatuta egon, eraikuntza eta industriaren zati bat maskulinizatuta daude, eta sektore horiek guztiek lan-indar presentziala eskatzen dute. Bestalde, lan malgutasuna "emakumeen eskuetatik" datorrela adierazi du. Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalaren ikerketa baten arabera, telelana ohikoagoa da langileek adinean aurrera egin ahala eta seme-alabak dituzten bikoteetan. 2019an telelanean gizonezko landunen kopurua handiagoa zen emakumezkoena baino, joera hori aurten hankaz gora jarri da ordea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Telelana
Fanny Lederlin (Filosofoa)
"Mundu mailako konkurrentziari ateak irekitzen dizkio telelanak"

Nola ez, telelanaz hitz egin dugu Fanny Lederlin filosofoarekin. Lanaren esparruak azken urteetan ezagutu mutazioei begira jarri eta hauek dakartzaten arriskuei buruz ari da Les dépossédés de l´open space. Une critique écologique du travail... [+]


PODCAST #43 | Silicon Valley-n gauzaturik dute jada, mundura zabaldu nahi luketen antolaketa

Telelana lan-antolaketa berri bihurturik da langile askorentzat. Koronabirusak hala beharturik, azken urteetan helburu zutena egunetik biharamunera errealitate bihurtu zaie numerikoaren sektoreko oligarkei. Jendea etxetik dabil lanean, internet bidez. AEBetako Silicon Valleyn... [+]


2020-09-21 | Mikel Eizagirre
Hego Euskal Herrian %190 igo da telelanean aritzen diren pertsonen kopurua

Giza baliabideetako Ranstad enpresaren kalkuluen arabera, 147.000 telelangile izatera heldu da Hego Euskal Herria, iaz baino 89.500 gehiago.


Eguneraketa berriak daude