'Syrizarekin' plataformak Bilbotik aldarrikatuko du Greziako aldaketa nahia igandean

  • 'Syrizarekin', Greziako Syriza alderdi ezkertiarraren aldeko plataformak igandean herrialde hartan egingo dituzten hauteskundeekin bat eginez elkarretaratzea deitu du. Igandean bilduko dira eguerdiko 12:00etan Arriaga antzokiaren aurrean.


2015eko urtarrilaren 23an - 09:43
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Mobilizazioa iragartzeko honako afixa erabili du plataformak.

“Syriza: Greziarentzat, Europarentzat eta Euskal Herriarentzat aukera” izenburupuen manifestua sinatu dute hainbat alderdik eta sindikatuk.

Sinatzaileek uste dute krisi globalak argi utzi duela zein "antidemokratikoak" diren egungo "molde politikoak eta ekonomikoak”, El Diariok argitaratu duenez.

Gainera salatu dute, agintari politikoak elite ekonomikoaren menpe daudela: “Troikak eta merkatuak gobernuek baino aginte gehiago daukate”.

Manifestuaren sinatzaileak

Norbanakoez gain hainbat kolektibok, sindikatuk eta alderdik sinatu dute manifestua, horien artean honakoek: Gorripidea, Mundubat, Aralar, Eusko Alkartasuna, Gazte Komunistak, Feministalde Talde Feminista, Ezker Gogoa, EAEko CCOO, Ezker Anitza-Izquierda Unida, PCE-EPK, Bakea eta duintasuna elkartasuna, Sortu, Alternatiba, EH Bildu, Eraiki Gazteak, SODePAZ, Podemos- Ahal Dugu Bilbo, Errepublikarren Bizkaiko Federazioa, Ikasle Ekintza, Santurtzi Ahal Duguren herritar biltzarra, Ezkerra eta Hikaateneo.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Syrizaren erronka
2020-07-16 | Mikel Eizagirre
Yanis Varoufakis
"Troikaren itzuleraren beldur bazara, badituzu horretarako arrazoiak. Troika itzuli egingo da"

Greziako Finantza ministro ohia susperraldi-funtsaren inguruko negoziazioez mintzatu da El Diario.es egunkariari eskainitako elkarrizketan. Asteburu hontan egingo da goi-bilera, eta Europar Batasuneko herrialdeek koronabirusaren efektuak leuntzeko funts komuna jasotzeko... [+]


Itaka

Itakan antzeztu du uda honetan Tsiprasek finantza erreskatearen amaiera. Abuztuaren 21ean emandako liturgia hartan solemnitate handiz mintzatu zen Odisea modernoaren bukaeraz.

Greziako kontinentearen mendebaldeko kostaldean dago Itaka, itsaso jonikoan. Handik mendebaldera,... [+]


2017-01-25 | Zabaldi
Nazioartea
Elkartasuna eta desobedientzia berriz ere kriminalizatuak

Iragan uztailaren 27an, Zabaldiko bi kide, brigada internazionalisten prestakuntza lanean ari ziren Tesalonikan. Hurriyako etxea hustua izan zen eta bi kideak atxilotuak. Urtarrilaren 26an, ostegunean, epaituak izanen dira.


2016-10-13 | ARGIA
Tsipras: "Ez dugu etsiko zorra berregituratzea lortu arte"

Syrizaren bigarren kongresuan Alexis Tsiprasek ikusmin handia sortu duen hitzaldia egin du. Aurrera begirako politika marraztu du greziar presidenteak. Hibai Arbide kazetariak jarraitu du ekitaldia Twitter bidez.


'Osasun Grexitik ez!' diru gabeko greziarrak hiltzera ez kondenatzeko

Europako oligarkiak ezarritako politika ekonomikoak bere murrizketekin Greziaren osasun sistema publikoa Hirugarren Mundukoen mailaraino hondoratu duenean, milaka mediku, zaintzaile eta klase guztietako herritar ahalegintzen dira artatzen dirurik ezagatik bazterrean geratutako... [+]


Eguneraketa berriak daude