Eraso sexisten aurka, Udala eta herri mugimenduak elkarlanean


2018ko urtarrilaren 26an - 18:45
Sustapen ekintza saridunak: Zaloa Basabe eta Vanesa Eguiluz. Argazkia: Dani Blanco.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Eraso sexistarik ez, Iruñea aske”. Horixe izan da Iruñeko Udalak hainbat gizarte eragilerekin eta talde feministekin elkarlanean egindako 2017ko Sanferminetarako estrategia komunikatiboa. Eta horixe bera da sustapen ARGIA Saria jasotzeko arrazoia.

Jaiak gozatzeko dira, kalean gora eta behera ibiltzeko, jende berria ezagutzeko, ligatzeko, dantzatzeko. Baina gizartearen erdiak sarri neurriak hartu behar izaten ditu inongo gizonek festa hondatu ez diezaion. Eta badakigu zer diren Iruñeko Sanferminak. Nolako fama hartu duen azken urteetan Nafarroako hiriburuak jaietan. “Legerik gabeko hiria”.

Urteak daramatzate, ez Iruñean bakarrik, mugimendu sozialek eta talde feministek eraso sexistak salatzen, eta Iruñean hasi dira gizarte mugimenduari eskutik helduta erakundeak ere lanean. Hasi da panorama aldatzen, “eraso sexistarik ez!” lelopean esku gorriak ezagun egin dira kale, taberna eta txosnetan, eta jada ez da horren erraza legerik gabeko hiria dela esatea. Egiteko lan handia badago ere, pauso bakoitza da garrantzitsua.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA Sariak
2024ko urtarrilaren 26
Argia Sarien kronika
Tradizio berriei so

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.