Suhiltzaileen kaserna okupatu ondoren, Hendaiako Sasiko gaztetxekoak egoitza berriaren iguriki

  • Asteburua mugitua izan da Hendaian. Sasiko Gaztetxetik kanporatuak izan eta berehala, gazteek suhiltzaileen kaserna zaharra eta hutsa okupatu zuten larunbatean.


2018ko abuztuaren 27an - 10:53
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sasiko Gaztetxeko kideak Kotte Ezenarro auzapezaren aginduz kasernatik kanporatuta izan ondoren, auzapeza bera eta Chantal Kehrig-Cottencon auzapez-ordea negoziatzeko prest agertu ziren. Une luze batez mintzatu ondoren, egoitza bat aurkitzeko asmoa azaldu zieten gazteei.

Herriko Etxeak hemezortzi hilabeteko epea eskatu die gazteei Sasiko gaztetxearen segida izanen duen lokal bat eskaintzeko. Udaletxearen eta Gaztetxearen arteko hitzarmena eskuz  egina da, eta bi aldeek sinatua.

Kaserna zaharraren okupazioak eta Kotte Ezenarroren jarrerak oihartzuna izan dute egun hauetan, bai prentsan bai sare sozialetan. Gaztetxeko kide Oneka Jauregiren esanetan, auzapeza “urduri” agertu zen kasernara.

Antza denez, Kotte Ezenarro alkatea hausnartzera gonbidatu zuen gazteen jarrera irmo eta argiak, baita aipatu adostasuna lortzera bultzatu ere nonbait.

Hendaiako Sasiko Gaztetxea Orio auzoko etxe batean egon da bi urtez, etxea Parisko ospitale batena da. Gazteek sostengu zabala ukan dute, baita ekimen ugari egin ere. Hala ere, Baionako auzitegiak etxearen hustea ebatzi zuen.

Iruñeko Maravillas gaztetxearen afera eta Hendaiako Sasiko gaztetxearen mugida garai berean gertatu dira. Biek ala biek, elkartasuna adierazi diote elkarri azken asteotan. Sare sozialetako mezuetan ageri legez.


Gaztetxeak kanalean gehiago
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.