Streaming bidezko elkarrizketa ELAko Mitxel Lakuntza, Mikel Noval eta Maialen Aranbururekin

  • ELA sindikatuak COVID-19 pandemiak sortu duen egoera politiko eta sozialaz batetik, eta aurrera begira egin behar dela defendatzen duen bideaz bestetik, proposamen politikoa landu du. 18 orriko Benetako irteera bat dokumentuan jaso dute eta Manu Robles Arangiz Fundazioarekin batera argitaratuko dute. ARGIAk dokumentua irakurtzeko aukera izan du eta ostegunean Onintza Irureta eta Lander Arbelaitz kazetariek sindikatuko arduradunak elkarrizketatuko dituzte, streaming bidez zuzenean ikusteko aukera izango den saioan.


2020ko maiatzaren 14an - 17:39
Lakuntza, Aranburu eta Novalekin elkarrizketa egingo du ARGIAk zuzenean.

ELA sindikatuaren ustez COVID-19a mundu mailako astindua izan da. Hala ere, ekonomia eta sistema kapitalista osoa aurretik ere krisian zueden eta koronabirusa detonagailua izan da: "Koronabirusa ez da krisiaren zergatia", diote. Haatik, pandemiak osasunean izan duen eragin larria, orain arte aplikatutako neurri gogorrak (konfinamendua, enpresen itxiera, etab.) eta sortu den noraeza, ondorio larriak izaten ari da enpleguan, gizarte ongizatean eta ekonomian beren ustez.

"Hasieratik hartzen diren neurrien baitakoa izango da krisiari emango zaion irtenbidea. Horregatik, langile klaseak eta gizarte osoak argi izan behar dute orientazio hori baldintzatuko badute epe labur, ertain eta luzera begiratu beharra dagoela", diote.

ARGIAk Benetako irteera bat izenburuko dokumentua irakurtzeko aukera izan du eta hau aitzaki hartuta elkarrizketa egingo die sindikatuko idazkari nagusi Mitxel Lakuntza, eta batzorde eragileko kide Maialen Aranburu eta Mikel Novali.


Azkenak
Mutil-dantzak indartu eta babesteko deia luzatu du Plazara Dantzara elkarteak

Baztango lehen festak hastearekin batera, mutil-dantzak dantzatzera bultzatu nahi dituzte baztandarrak; hala adierazi dute Plazara Dantzara elkarteko kideek publikatu berri duten prentsa-oharrean. Aurreko urtea Baztanen bazterketarik gabeko lehenengo urtea izan zen eta horri... [+]


Heziketa perfektuaren sindromea: nekeak jotako gurasoak eta presioak itotako haurrak

Heziketa perfektua jasoko duen seme-alaba perfektua izateko nahiak eta espektatiba eta lorpenetan oinarritutako kulturak estresa, antsietatea eta jarrera arazoak sortzen dituzte, eta zabalduta dagoen fenomenoa da gainera. Hala dio ikerketa berri batek.


Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


Hil egin da Lizarrako langile bat, gidatzen zuen kamioian istripua izan ostean

51 urteko garraiolariaren kamioia irauli egin da Ejea de los Caballerosen (Aragoi). 2024an hiltzen den 23. langilea da.


2024-05-14 | Hala Bedi
Kutxi kaleko etxe okupatu bat hustu du Udaltzaingoak

Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.


Eguneraketa berriak daude