Soraluzeko Baso Biziak elkarteak martxoaren 7an egingo du bertako zuhaitzen lehen landaketa

  • Soraluzeko Baso Biziak elkarteak martxoaren 7an jarri du bertako zuhaitzak landatzeko hitzordua eta dei egin die soraluzetarrei ekimenean parte har dezaten. Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 4ra bitartean.

Zuhaitzak landatzen Elgoibarren. Iturria: Barren.eus.

2021eko otsailaren 24an - 15:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azaliatxo baserriko lursail batean landatuko dituzte zuhaitzak, jabeekin adostu duten zaintza-hitzarmenari esker. Lurgaia fundazioak gidatuko du landaketa eurek azalduko diete landaketa "nola eta ze filosofiarekin" egingo den.   

Martxoaren 7an, domekan, jarri dute hitzordua, goizeko 9:00etan Txurruka jatetxeko aparkalekuan. Parte hartzaileei eskatu diete eroateko erropa egokia eta baita ur eta janari pixkat ere.  Gainerako materiala, eskularruak eta lanerako tresnak, antolatzaileek banatuko dituzte. Horrekin batera, zehaztu dute, lanaldia bazkal ordura artekoa izango dela.

Plazentziatarrrendako bakarrik

Osasun egoera dela eta, Soraluzen bizi diren 16 urtetik gorako herritarrek bakarrik eman ahalko dute izena. Horretarako e-mail edo whatsapp mezua bidali behar da, bertan izen-abizenak eta adina adieraziz. Ondorengo e-posta eta Whatsapp zenbakira: soraluzekobasobiziak@gmail.com/679121902.

Baso Biziak elkarteko kideek dei egin diete plazentziatarrei ekimenean parte har dezaten: "Ondo pasatuko dugu Soraluze bizigarriago bat eraikitzen laguntzen dugun bitartean!".

100 bazkide

Bestalde, Soraluzeko Baso Biziak elkarteak jakinarazi du dagoeneko elkarteak 100 bazkide dituela eta "laster" elkartearen helburu, hitzarmen eta gainontzeko gaietaz berba egiteko aurkezpen saioa antolatuko dutela.


Ingurumena kanalean gehiago
2026ko ekainaren 3
Lurraldea eta arkitektura
Lorategiak

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.