Siriaren aurkako operazio militarra aurki abia dezakete AEBek eta haren aliatuek

  • John Kerry AEBetako estatu idazkariak esan du erantzun egin behar zaiela siriar armadak azken egunotan herritarren aurka egindako erasoei. CNN moduko hedabidek diote Erresuma Batua, Frantzia, Turkia eta beste 30 herrialdek esku-hartze militarra babesten dutela, eta operazioa aurki hasi daitekeela.


2013ko abuztuaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
NBEren babesik gabe abia daiteke Siriako Gobernuaren aurkako operazio militarra (Argazki muntaia: AFP/RT)

Siriako Armadaren eta Bashar Al-Assad presidentearen aurkako talde armatuen arteko gerra 2011n piztu zen. 100.000 hildako –horietatik 40.000 zibilak dira– eragin ditu, eta errefuxiatuak bi milioi inguru dira jada.

Baliteke AEBek Nazio Batuen Erakundearen (NBE) babesik gabe eraso egitea Siriari. Ez dirudi NBEk erasotzeko agindua emango duenik, beto eskubidea daukaten Errusia eta Txina aurka agertu direlako.

Siriar zibilen aurka pasa den asteazkenean egindako erasoak AEBen jarrera nabarmen gogortu dute, John Kerry estatu-idazkariaren adierazpenek erakusten duten moduan. Hilaren 21ean Siriako armadak ehundaka lagun hil zituen Damasco ekialdean, ustez arma kimikoak erabilita. NBEko teknikariak eraso horri buruzko frogak biltzen aritu dira Sirian, eta aurki aurkeztuko dituzte Al-Asaden Gobernuak izan duen esku-hartzearen inguruko ondorioak.

Ikerketaren ondorioak edozein izanik ere, Kerryk esan du Siriako Gobernuak "marra gorria" gainditu duela, eta balizko operazio militarra nola abiatu eztabaidatzen hasi dela AEBren aliatuekin. Aliatu horien artean Erresuma Batua, Frantzia, Turkia, Qatar, Saudi Arabia, Alemania eta Italia daude; eta beste 30 bat herrialdek operazio militarra batesten dute, hainbat hedabidek dioenez.

Errusiak "hondamendiaz" ohartarazi du

Errusiako agintarien hitzetan, Sirian NBEren baimenik gabe esku hartzeak "hondamendia" eragingo du. Alexánder Lukashevich errusiar kantzelaritzaren bozeramaileak adierazi duenez, Siria erasotzeko "frogarik gabeko aitzakia artifizialak" bilatzeak min are handiagoa eragingo du herrialdean, baita Ekialde Erdiko eta Afrika Iparraldeko beste zonalde batzuetan ere.

Zentzu horretan, Vladimir Putin Errusiako presidenteak gogorarazi du ez dagoela frogarik Al-Assaden gobernuak arma kimikoak erabili izana demostratzen duenik.

Bestalde, Genadii Gatilov kanpo ministro-ordea kexu agertu da, AEBek bertan behera utzi dutelako asteazken honetan Hagan egitekoa zen aldebiko bilera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Siriako gerra
2022-11-08 | Aitor Aspuru Saez
Abdulkarim Omar
"Herri kurduaren aurka erabili ditu Turkiak, NATOra batzeko Suediak eta Finlandiak egindako eskaerak"

Abdulkarim Omar kurduak farmazia bat zuen Qamishlo-n, bere herriaren iraultza hasi zenean Sirian, 2012an. Orduan negozioa utzi eta lan politikoan sartu zen buru-belarri. Urriaren amaieran Euskal Herria bisitatu zuen, Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko ordezkari... [+]


AEBk Siriako base irandar batzuk bonbardatu ditu

Estatubatuar presidente Joe Bidenek eman du agindua Deir ez-Zor-eko bunker gunea bonbardatzeko. Munizioa biltegiratzeko eta laguntza logistikoa emateko erabiltzen diren bunkerrak direla adierazi du AEBtako armadak komunikatu batean.


2021-09-21 | Axier Lopez
Irailaren 11ko legatua: Yes we drone

2001eko urrian, irailaren 11n World Trade Centerren aurkako erasoak gertatu eta hilabetera, Amerikako Estatu Batuetako Aire Armadako pilotu batek historia egin zuen: drone moderno batekin (The Predator) eraso hilgarria egin zuen lehen pertsona izan zen. Ordutik, droneak XXI... [+]


2021-02-07 | Aitor Aspuru Saez
Siriako kurduen erronka zaila
Zer egin ISISeko milaka kide ohiekin?

Duela ia bi urte amaitu zen Daesheko Kalifatoa, baina erakunde horretan ibilitako milaka lagunek Siriako ekialde eta iparraldean jarraitzen dute. Kurduek gidatutako proiektu politikoak arazo larria du beste inork jaso nahi ez dituen pertsona hauek kudeatzen.


2020-07-22 | Mikel Eizagirre
Assaden Baaz alderdiak eta haren aliatuek irabazi dituzte Siriako parlamentuko hauteskundeak

255 eserlekutatik 177 eskuratu ditu al-Assaden “Batasun Nazionala” izeneko hautagaitzak.


Eguneraketa berriak daude