Segikoak izateagatik zigortutako bost gazte absolbitu ditu Auzitegi Gorenak

  • Xabat Moran, Bergoi Madernaz, Marina Sagastizabal, Aiala Zaldibar eta Igarki Robles absolbitu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak. Ibon Esteban eta Ainhoa Villaverderi zigorra bi urtera murriztu die eta datozen asteetan kaleratuko dituzte.


2015eko azaroaren 24an - 13:35
Azaroaren hasieran askatu zituzten bost gazteak. Azaroaren hasieran askatu zituzten bost gazteak.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aipatu lehenbiziko bostak kalean dira jada azaroaren lautik eta harrez gero ikusmin handia egon da Auzitegi Gorenak askatzeaz emango zuen argudioaz. Defentsaren helegitea onartuz, Segiko kide izatea ez dela nahikoa argudiatu du orain Gorenak eta zigortuak izateko akusatuen militantzia aktiboa demostratu behar dela.

Zazpi gazte hauek 01/12 sumarioan auziperatu zituzten –guztira 27 gazte–  eta Segiko kide izatea leporatu zieten. Iaz epaitu, eta maiatzean ezarri zien zigorra Auzitegi Nazionalak. Epaiketan bertan hamabi gazteren akusazioa bertan behera utzi zuen fiskaltzak, beste bederatzi absolbitu zituen epaimahaiak eta beste zazpi zigortu, orain absolbituak izan direnak.

Segikoak izatearen akusaziopean bi makrosumario izan dira: lehenbizikoan 40 gazte epaitu zituzten eta Auzitegi Nazionalak guztiak absolbitu zituen 2014ko ekainean. Bigarren makroprozesutik Ibon Esteban eta Ainoa Villaverde dira, Gorenak orain helegiteak onartu ondoren, zigortuak izan diren bakarrak. Bi urteko espetxe zigorra beteta dute ia eta aurki kalean izango dira zigorra beteta.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!