Santi Zabala Lexo bertsolaria (Lezo, 1942) atzo herenegun zen, 69 urte zituela. Bere aldeko hileta elizkizunak bihar egingo dira, Irungo Junkaleko parroki elizan, 19:00etan. Gipuzkoako Txapelketan maiz parte hartu zuen Zabalak, eta 1966-67ko edizioan finalera heldu zen. 1964an, 1988an, 1985ean eta 1991n ere parte hartu zuen txapelketan.
Hainbat bertso paper lehiaketa ere irabazi zituen, hala nola Elgoibarko Etxegina saria 1984an eta 1987an, Hendaiako Iparragire saria 1990ean, Hernaniko Joxe Legarreta saria 1991n eta Errenteriako Zapirain anaiak saria 1993an.
Bertsoak aldizkarietan ere plazaratu zituen. ARGIAn, esaterako, 1965etik 1985era arte idatzi zituen.
- Santi Zabala Lexori buruz Bertsozale elkartearen datu basean.