R-a nola ahozkatzen da?

  • Eüskaraz, R letraren ahozkatzeko manera kanbiatü da azken hamarkadetan. Ondoramen hori da Xantiana Etxebestek lantzen düana eskolatze ikerkan edo tesian. Fakültateko tesiaren helbürüa zen ohartzea "r" ahozkatzeko manera nola kanbiatü den. Ohartü da orotarat R-aren ahozkatzeko bederatzi manera bazirela. Bi nagusiak direlarik eüskarazko manera, adinekoek egiten düena, eta 40 urte azpiko haboroxeenek ahozkatzen duten frantsesezko manera.

Artikulu hau lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko maiatzaren 17an - 09:42
Sud Ouest egunkariko argazkia

Entzun elkarrizketa osoa:

 

Jatorrizko albistea Xiberoko Botzaren webgunean: xiberokobotza.org/component/content/article/3-berriak/2612-r-a-nola-ahozkatzen-da


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntzalaritza
Irulegiko eskua, zein nobedade dakartza ‘Antiquity’ aldizkariak?

Irulegiko Burdin Aroko herri gotortuan azaldutako brontzezko piezari buruzko ikerketa “osoena” azaltzen duen artikulua argitaratu du aditu talde batek nazioarteko aldizkari zientifikoan. Orain arte ez genekizkien hainbat berritasun dakartza.


2024-01-05 | ARGIA
Mikel Perez
"Euskara eta gaztelania nahastearen arrazoi bakarra ez da hizkuntza gaitasuna"

Mikel Perez Gonzalez hizkuntzalaria hitz egiterakoan erabiltzen den kode alternantzia aztertzen ari da, alegia, euskaldunek nola nahasten dituzten euskara eta gaztelania. Alternantziaren arrazoietako bat euskara gaitasuna da, baina Perezek gehiago ere kontatu ditu.


2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorrak gutxieneko katalan maila eskatuko du bertan bizitzeko

Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.


Eguneraketa berriak daude