Quim Torra Kataluniako herritarrei: "Zuek zarete putzutik irteteko itxaropen bakarra"

  • Kargugabetu duen epaia ezagutu ondoren adierazpen instituzionala egin du Quim Torrak astelehen arratsaldean. Independentziara haustura demokratikotik heltzeko beharra defendatu du, eta herritarrei eskatu die norabide horretan “bultza” egiteko.


2020ko irailaren 29an - 09:55

Generalitateko Palauko Jauregitik egin du adierazpena presidente ohiak. Herritarrei zuzendu zatzaie nagusiki, eta modu zuzenean: “Zuek zarete Espainiako Estatuak berriro hondoratu nahi gaituen putzutik ateratzeko itxaropen bakarra”.

Autonomia bera dela arazoa adierazi du presidente ohiak: “Autonomia bat zeinean Parlamentuak ez dituen argitaratzen onartzen diren ebazpenak, zeinean Kataluniako Gobernuak bere presidentea nola kargugabetzen duten ikusten duen, Espainiako Estatuko botereek eragindako kolpe baten ondorioz”. Egungo fase politikoa gainditu eta “berriz ere independentziaren ortzi-mugara begiratzeko” garaia dela defendatu du. Helburu hori lortzeko “haustura demokratikoa” gauzatu eta “horma guztiak saltatu” beharko dituztela nabarmendu du, herritar “konprometitu eta antolatuei” dei zuzena eginez.

Presidente bezala zuen helburua Kataluniako Errepublika gauzatzea zela eta ez duela lortu aitortu du Torrak: “Ezin izan dut aurrerago joan”. Independentziaren alde borrokatzen jarraituko duela eta bere inhabilitazioa Europako epaitegietara eramango duela iragarri du: "Ez dut amore ematen, eta are gutxiago onartzen dut epaia. Adierazpen askatasuna eta gure independentziaren kausa Europara eramango ditut. Eta irabaziko dugu".

Urriaren 1eko erreferenduma posible egin zuen izpiritua berreskuratzera deitu du Generalitateko 131. presidentea izan denak, eta alderdiei ohartarazi die “interes partikular guztiak baino garrantzitsuagoa den helburu komun bat” dagoela. Berriz ere herritarrei zuzendu zaie adierazpenaren amaieran: "Gure ametsa errealitate bihurtu dezakegu. Kataluniako herritarrak, egin bultza".

Bideoan, adierazpen osoa:

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude