Publikoa, bakarra?


2021eko urtarrilaren 11n - 15:21

Matrikulazio aurreko egun hauek ez dira atseginak izaten; 90. hamarkadan haustura eta mina sorrarazi zuen publifikazio prozesua ekartzen dute gogora maiz.

Euskal ala publiko kontzeptuan, indarra non jarri eztabaidatzen joan zitzaigun aukera. Hezkuntza komunitateak ez zuen kontsentsurako nahikoa indar hartu eta aldebakarreko lege politikoek egun indarrean dugun hezkuntza ereduen eta sareen banaketarako “Euskal Eskola Publikoaren legea” eta “Funtzio Publikoaren legea” ezarri zizkigun.

Azken egunotan entzun eta irakurri ditugunak, eskola aldarrikatzeko moduak, aurreko garaira narama. Ikastola Nafarroa eta Iparraldean justifikatua dago, gainontzean, segregatzailea dela diote. Froga ezazu! Hitzetatik ekintzara eramazu! Etor zaitez ikastolara! Matrikula ezazu gurean! Egoera zaurgarrienean zaudena bazara ere, ongi etorria izango zara. Zurea da erabakia!

"Azken egunotan entzun eta irakurri ditugunak, eskola aldarrikatzeko moduak, aurreko garaira narama"

Erabakia hartzeko, zure inguruan dituzun ikastetxeen bertuteak aztertzea proposatzen dizut. Ikastetxe guztiok hutsuneak, ahuleziak, hobetu beharrekoak ditugu. Baina gure dohainak nahiz balioak garrantzitsuagoak eta indartsuagoak dira; aztertu, ikertu, balioetsi, ondorioztatu…

Zenbait ez gaude inolaz ere harro egun dugun Euskal Eskola Publikoaren legeaz. Herri batek hiru administrazioen baitan duen eskola banaketa ez dugu maite. Kontzertazio sistemak edota hainbatetan herritarren interesekin talka egin duen administrazioaren titulartasuna duen eskolak ez du gure desioa bermatzen. Publikoa jabegotza baino haratagoko kontzeptua dugu eta euskal artikulu askotan desagertzen den sustantiboa, euskaraz aritzea baino gehiago.

Legea erditzen ari zen garai hartan, publiko aukeran, udal-eskola garatzen saiatu ginen, ez baita arrotza guretzat. Gurean, udal ordezkaria zuzendaritza batzordeko eta batzarreko parte da aspaldidanik. Kudeaketa guztiaren zuzeneko berri du udalak, bertatik bertara.

Asko dugu hobetzeko, asko ikasteko. Bitartean, begira diezaiogun urkoari eta ikasi bere bertuteetatik; baliabide gehiago eta hobeak eska eta lor ditzagun. Gutxi gastatzeagatik zorionduak izaten direnen aurrean, gasta dezagun beharrezkoa dena etorkizunean ongi inbertitzeko. Guztiok egin dugun berrikuntza, lana eta esfortzua aitortuta, zenbaitek adierazi duen moduan, azken 50 urteko argazkiak alderatuz gero, eskola baita gutxien aldatu dena.

Ea behingoz gai garen hiru administrazioak gainditu eta bertako Euskal Eskola Publiko bakarrean biltzeko! Ikasketa publiko horretan bidelagun izango gara!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Isilean


Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


Eguneraketa berriak daude