PSEk euskararen inguruan zabaldu duen bideoak haserrea eragin du

  • Iraingarritzat jo dute askok gazteleradunen bazterketa iradokitzen duen bideoa. Beste zenbaiten aburuz, ez dator errealitatearekin bat.


2016ko irailaren 13an - 12:20
PSEk publiko egin duen bideoko fotograma bat.

Tabernara, elizara, futbol zelaira edota autobusera sartu nahian dabilen gizonezko bat da sareko erabiltzaileak haserrerazi dituen bideoko protagonista. Alderdi sozialistak zabaldu du bideoa, eta bertan agertzen den gizonezkoari ez diote uzten gune horietan sartzen. Bideoaren amaieran Idoia Mendia hautagai sozialistaren ahotsa entzuten da, eta hark dio ezetz: halakorik ez dela gertatzen Euskal Herrian... administrazioan izan ezik.

 

Gazteleradunei egiten zaien balizko bazterketa salatzea du helburu ikus-entzunezkoak, eta irailaren 25eko hauteskundeen ostean egoera horri buelta emateko prest agertzen da Mendia. Aurkako erreakzioak berehala etorri dira. Kontseiluak, esaterako, "benetako eztabaida saihestu nahi izatea" leporatu dio PSE-EEri, eta "interes politiko zehatzak asetzeko gezurrak zabaltzea zilegi ez dela" gaineratu du, prentsa ohar batean.

Hizkuntza politika hauteskunde kanpainetako gai nagusietakoa izan beharko litzatekeela aldarrikatu du Kontseiluak, "gure eskubideak bermatzeko alderdiek zer-nolako proposamenak egiten dituzte jakin behar baitugu herritarrok". Horren ordez, PSEk gaia desitxuratu duela iritzi diote, "elementu faltsuak baliatuz". Kontseiluak gaineratu du alderdiek ez diotela erantzuten euskaraz bizi nahi duten herritarren galdera nagusiari: zer epetan gauzatuko den nahi hori.    

Sareko erabiltzaile asko ere haserretu ditu sozialisten bideoak, errealitatearekin bat ez datorrela iritzita. PSEren agintaldian Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu izandako Blanca Urgell ere kexatu da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
MAPA | Non jasotzen dituzte botoak alderdiek?

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdiek udalerriz udalerri izandako babesa irudikatzen du mapa honek. Zirkuluen azalerak proportzionalak dira hautatutako alderdiak udalerri bakoitzean ateratako boto kopuruarekiko.

[[hauteskundeak alderdiak zabala 2024... [+]


Eguneraketa berriak daude