Argia Sariak banatuko ditugu gaur Usurbilgo Atxega jatetxean

  • Gaur, ostirala, Argia Sarien 31. edizioa egingo dugu Usurbilgo Atxega jatetxean. Euskal kultura eta gizarteko ehundik gora lagun bilduko dira bertan eta streaminez ere jarraitu ahal izango dira ARGIAren webgunean.


2020ko urtarrilaren 31n - 09:21
2019ko edizioko irabazleak. Goian, ezkerretik eskuinera: Aritz Leoz (Altsasuko Gurasoak), Juan Carlos Etxegoien Xamar, Miriam Urkia (Euskaltzaindia), Iñaki Dorronsoro (Eusko Ikaskuntza), Pello Urzelai (Berria) eta Maialen Sagues (Askekintza). Behean, ezkerretik eskuinera: Antton Ramirez, Isabel Pozueta eta Izaskun Etxeberria (Altsasuko Gurasoak), Gari Garaialde, Maite Asensio (Berria) eta Ion Cerezo (Askekintza). Argazkia: Dani Blanco.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

1989an hasi ziren banatzen Argia Sariak honako alorretan: ikus-entzunezkoa, irratia, prentsa idatzia, internet eta kanpaina. Argiako lantaldeak egoki ikusten duenean, halaber, merezimenduzko saria ere ematen dio euskal kulturan nabarmendu den pertsona, proiektu edo ekimenari. Sari banaketa bazkalostean egingo da.

Iazko sarituak honakoak izan ziren: Gari Garaialde (prentsa), Indarkeria matxistaren biktimen mapa (Internet), Euskara Jendea irratsaioa (irratia), "Gurean" dokumentala (ikus-entzunezkoak), Altsasuko gurasoak (kanpaina) eta Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia (merezimenduzkoa).

Sarien jarraipena Twiterren hemen: #ArgiaSariak.

Aurreko urteetako saridunen berri izateko Argia Sarien kanalean aurkituko duzue informazio gehiago, eta Argia Sarien historiari buruz gehiago jakin nahi baduzue lotura honetan eman genuen sakon.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA Sariak
2024ko urtarrilaren 26
Argia Sarien kronika
Tradizio berriei so

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.