25 urtez euskal komunikazioaren elkargune eta ispilu

  • Duela mende laurden, helburu xume batekin hasi ziren egun euskal komunikazioaren erreferentziazko sari direnok ematen: euskararen inguruko eragileen elkargune izatea.


2014ko urtarrilaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Eguna egunkarian jardundako Iñaki Eizmendi Basarrik Argia Saria etxean jaso zuen 1989an.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

1989an euskarazko egunkari baten beharra gero eta nabarmenagoa zen, gero eta irmoagoa  hori aurrera ateratzeko asmoa. Batetik, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zitzaion subentzio lerroa zabal zezala halako proiektuak laguntzeko, eta bestetik, euskal prentsak behar zuen babesa lortzeko kanpaina ugari egin ziren.

Argiak bete-betean parte hartu zuen Euskaldunon Egunkariaren sorreran. 70eko hamarkada amaieran gaztelerari lehentasuna ematen zioten hainbat egunkari sortu ziren, eta ondorioz euskal aldizkari dekanoa krisi sakonean sartu zen. Hala ere, taldetxo txiki baten bultzadaz aurrera atera zen Argia –Zeruko Argia izateari utzita–, eta hori bakarrik ez, euskarazko egunkari bat sortzeko indarrak eta azpiegiturak metatu zituen. 80ko hamarkadaren amaieran Antza inprimategia sortzea izan zen giltzarrietako bat, baita informatikaren arloan urratsak ematea ere.

Hala, 1989ra animoz gogo berrituta iritsi zen euskal kazetaritza, sektorearen bazterretik ateratzeko gai zela sinetsita. Testuinguru horretan eman ziren lehenengo Argia Sariak.

Argia Eguna eta Argia Sariak

Urte hartako azaroan, zenbait euskal aldizkaritako ordezkariek Donostian egindako agerraldian, ordura arte urtero egiten zen Argia Egunari “Euskal Prentsaren Eguna” leloa gehituko ziotela iragarri zuten. Egun hura aitzaki hartuta, euskal kazetaritzaren inguruan hitzaldiak, mahai inguruak eta sinadura bilketa antolatu zituzten, baita lehenengo Argia Euskal Prentsaren Sariak ere.

Argia Eguna 1982an sortu zen. Euskal Herriko txoko askotan jarritako mahaietan Argiaren aleak eta beste hainbat produktu saltzen ziren egun horretan, aldarrikapen giroan; ahalik eta euskaltzale gehienengana hurbiltzea zen asmoa. Argia Sariak, berriz, euskal komunikazioaren eragileak elkartzeko egin ziren, modu zehatzagoan.

Ekitaldien antolaketan arreta osoa jartzearren, langileek erabaki zuten aurreko asteko zenbakirik ez ateratzea. Baina egoera politikoak dena nahasi zuen enegarren aldiz. 1989ko azaroaren 20an Josu Muguruza HBko parlamentaria eta kazetaria hil zuten gerra zikinarekin loturiko atentatuan. Argiak ale berezia kaleratu zuen, bere kolaboratzaile zenaren hilketa salatuz. Egun batzuk geroago, Lasarte-Oriako Txartel Txoko jatetxean egin zen estrainekoz sari banaketa; Josu Muguruzari sari postumoa eman zioten.

1990ean Euskaldunon Egunkaria sortu zelarik, Argiako erredakzioa mehartuta geratu zen halabeharrez. Astekariak, euskal prentsaren munduan bere burua berriz birkokatu behar izan zuen, baita lortu ere, etav Argia Sariak dira horren erakusgarri.

Urtetik urtera sona handiagoa hartu zuten sariek. Elkarte gastronomikotik, Txitxardin Beltxa jatetxera igaro zen ekitaldia eta musika emanaldiz hornitu. 1999an Sareko Argia saria banatzen hasi ziren; ez kasualitatez. Bi urte lehenago sortu zuen astekariak webgunea, Ttipi-Ttaparen bideari jarraiki eta erdarazko medio askoren aurretik.

Azken urteetan bideogintzak garrantzi handia hartu du Argiako edukietan, baita sarietan ere. Ekitaldirako berez sorturiko bideoak eta streamingak egin dira, esaterako. Hain justu, artikulu hau ilustratzeko erabili ditugun argazkiekin eta beste askorekin, Argia Sarien ibilbidea laburbiltzen duen bideoa ikusgai dago gure webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA Sariak
2024-10-14 | ARGIA
Argia Sariak 2025: Proposatu zure hautagaiak

Urtarrilaren 31n bilduko gara Usurbilgo Atxega jauregian Argia Sariak banatzeko. ARGIAko lantaldea ari da balizko saridunen zerrenda osatzen. Hala ere, irakurleon proposamenak beso zabalik jasotzen ditugu urtero.


Irauteko borroka egin dutenentzat

Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]


2024-01-26 | ARGIA
Ikusi 2024ko Argia Sarien ekitaldia osorik
MULTIMEDIA - Argia Sariak 2024

Bost sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria Bizkarsoro filmari eman zaio, prentsa saria Sahara. Herri bat erresistentzian liburuari, entzunezko saria Ez gatoz Paristik podcastari, internet saria gordegia.eus artxibategi grafikoari eta komunikazio kanpaina onenaren... [+]


2024-01-26 | ARGIA
Arkaitz Artola: "Auzoaren historia ezagutzea lagungarria da aurrera egiteko"
MULTIMEDIA - Argia Sariak 2024

2024ko interneteko Argia Saria Gordegia.eus Egiako Artxibategi Grafikoak jaso du eta Arkaitz Artola, Juanpe Urrosolo eta Fernando Olalde etorri dira Atxega Jauregira saria jasotzera. Honakoak proiektuko kide den Arkaitz Artolak esan dizkigunak.

 


2024-01-26 | ARGIA
Amagoia Gurrutxaga: "Ahalik eta kolektiboena izatea nahi genuen"
MULTIMEDIA - Argia Sariak 2024

Amagoia Gurrutxagak pozez hartu du ARGIAren saria, "euskarazko kazetaritzan erreferentziala delako". Ez Gatoz Paristik podcastarekin Lanarteak duen helburua gogorarazi du: "Gure kezkak, lan-baldintzei zein kulturari buruzkoak, gizarteratzeko modu goxo eta eder bat... [+]


2024-01-26 | ARGIA
Kristina Berasain: "Munduan ahaztutako herri eta gatazka asko daude"
MULTIMEDIA - Argia Sariak 2024

 

Kristina Berasain Tristanek jaso du 2024ko prentsako Argia Saria eta honako hitzak esan dizkigu sari jaso berritan.

 


2024-01-26 | Dani Blanco
ARGAZKI GALERIA | Horrela izan dira 2024ko Argia Sariak

Dani Blancok ateratako argazkiak Usurbilen.


2024-01-26 | ARGIA
Eider Gotxi: "Proiektu honen aurkako sua piztuta mantendu behar da eta hori da gure lana"
MULTIMEDIA - Argia Sariak 2024

Guggenheim Stop plataformako Itsaso Zaldunbide, Eider Gotxi eta Zuriñe Gandariasek jaso dute kanpaina onenaren Argia saria. Hemen Eider Gotxik esan dizkigunak saria jaso ostean.


Argia Sarien kronika
Tradizio berriei so

Folklorea kristalizatu den gauza hori zela zioen Ion Celestinok ARGIAn. Eta tradizioa, aldiz, une jakin batek ematen duen lorea dela azaltzen zuen.

ARGIA Sariak “tradizio” bilakatu direla esango genuke gaur egun. Hasteko, eta gehiegi pentsatu gabe, 35. urtez... [+]


2024-01-26 | ARGIA
Josu Martinez: "Batzuek uste dute euskarak behar duela sexy-a izan jende gehiagorengana iristeko"
MULTIMEDIA - Argia Sariak 2024

Bizkarsoro filmeko argazki zuzendari Hibai Castro, zuzendari Josu Martinez eta ekoizle Katti Pocheluk pozez jaso dute Argia Saria, eta filmaren gaiari bultzada emateko baliatu nahi dute. Martinezek dio aspalditik zuela gaia jorratzeko nahia, eta argi du jendea bihotzetik... [+]


2024-01-26 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Gordegia.eus

Gordegia.eus, Donostiako Egia auzoko artxibategi grafikoak jaso du interneteko Argia Saria. Herritarren memoriaren lekukotasuna denon eskura jartzeagatik eman zaio saria, eta Arkaitz Artola, Juanpe Urrosolo eta Fernando Olaldek jaso dute Antton Mendizabalen oroigarria.


2024-01-26 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Sahara. Herri bat erresistentzian

Sahara. Herri bat erresistentzian liburuak jaso du 2024ko prentsa saria. Herritarrei ahotsa emanda, sahararren aurkako errepresioa eta haien erresistentziarako kemena transmititzeko egindako ahaleginagatik jaso du saria Kristina Berasain Tristan liburuaren egileak.


Eguneraketa berriak daude