ARGIA.eus

2020ko uztailaren 07a

Presoen eta iheslarien etxeratzea aldarrikatu du LABek Iruņean

  • Koronabirus garaiaren ondoren, joan den ostiralean ekin zien Sarek euskal presoen aldeko hil amaierako ostiraletako mobilizazioei. Dinamika horren barruan LABek manifestazioa egin du ostiral honetako eguerdian Iruñean.

ARGIA @argia
2020ko ekainaren 05a

Dozenaka lagunek, bi hilaratan eta pertsonen arteko distantzia mantenduta, egin dute mobilizazioa Iruñeko kaleetan zehar, "Euskal Presoak etxean eta bizirik nahi ditugu" goiburupean. "Euskal presoak etxera" edo "Presoak borrokan gu ere bai", izan dira jaurti dituzten oihuetakoak.

LABek jakinarazi duenez, hasiera batean Alde Zaharrean zehar egin behar zuten manifestazioa, baina ibilbidea aldatu diete eta Zabalgunean egin behar izan dute. Gazteluko Plazan amaitu da mobilizazioa Imanol Karrera  Nafarroako LABeko koordinatzaileak egindako hitzaldiarekin: "Orain arte egin dugun bezala, mobilizatzen jarraituko dugu; instituzioak ere interpelatu behar digutu, baina horretarako aktibazioa soziala ezinbestekoa da".

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude