Preso eta iheslarien aldeko antolakunde berria ekainean

  • “Organismo anitz eta parte-hartzailea” izango da  preso eta iheslarien eskubideen alde ehuntzen ari den herritar sareak ekainean sortuko duena.


2014ko apirilaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Bakearen ideia “biolentziarik eza baina gehiago” izan behar dela adierazi dute organismo berriaren antolatzaileek. (Arg: Berria)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Konponbideak deituta, 170 herritar Eskoriatzan bildu ziren larunbatean. Bertan egindako hausnarketen ondorioak publiko egin dituzte Teresa Toda eta Joseba Azkarragak.

Dinamika lokalak oinarri izango dituen organismo berriak hiru puntutan egingo du lan, adierazi dutenez: Batetik, dispertsioaren amaiera landuko du. Azkarragaren esanetan erabaki politiko batekin aktibatu zen dispertsioa eta beste erabaki politiko batekin desaktibatu beharko litzateke. Bigarrenik, preso gaixoen askatasuna lortzeko lanketa egingo dute. Eta azkenik, aparteko neurriekin amaitu nahi dute.

Toda eta Azkarragaren esanetan erakunde berria ez da instituzio edo alderdien ordezkatzaile izango. Sentsibilitate politiko anitzetako pertsonen lana lehenesten dutela adierazi dute, eta “gizartean jada existitzen den adostasuna” abiapuntutzat hartuta preso eta iheslarien eskubideen urraketak salatzea izango dute helburu. Gatazkaren konponbidean, bakearen ideia “biolentziarik eza baina gehiago” izan behar dela adierazi dute Toda eta Azkarragak.

Ekainean amaituko dute herrietan proiektuaren aurkezpenak egin eta ekarpenak biltzeko epea. Uztailetik aurrera “organismo anitz eta parte-hartzailea” sortzea espero dute antolatzaileek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aro politiko berria
Eguneraketa berriak daude