Petrolis Independents, Espainiatik deskonektatu duen gasolindegi sare katalana

  • Vallès, Vic, Tàrrega, Gomès-Mollerussa eta Torroella de Montgrí herrietan dauzkaten sei gasolindegiak itxita egon ziren urriaren 3ko greban eta normaltasunez egingo dute lan Pilarica egunean. Espainiari ez baina Generalitateari pagatzen dizkiote zergak.


2017ko urriaren 09an - 13:20
Petrolis Independentsen gasolindegietako bat, zergak Madrili ez baina Kataluniari pagatzen dizkiona.

El Mon astekariak dio 2014an sortutako Petrolis Independents konpainiak bere logo (bandera izarduna) eta merchandising propioak dauzkala eta iaz 12 milioi euro fakturatu zituela. Petro 7 konpainia mexikarraren frankiziarekin funtzioantzen du, low cost gasolindegi sare moduan eta bere jabeek diote Espainiako petrolio konpainia handien lobbyari (Repsol, Cepsa, BP...) aurre egin nahi diotela Dabid txikiak Goliati bezala.

Kataluniak ez daukanez bere Ogasuna, nola lortzen dute ez ordaintzea Espainiari? Ez omen da legala, baina ezta erabat legez kontrakoa ere, alegala baizik. Estatuak zergetarako aurkezten dizkien formulario guztiak erabiltzen dituzte, baina azken likidazioak Generalitatearen kontuan sartzen. "Badaude enpresa gehiago hori egiten dutenak. Ez digute ezer erreklamatu, izan ere gu gure zerga guztiak zuzen ari gara ordaintzen, baina Kataluniari".

Etekinen zati bat proiektu independentistei ematen omen diete. Erreferendumean baiezkoaren aldeko kanpaina egin dute. Eta Espainiaren egun nazionalean (esan nahi baita, Guardia Zibilaren patroia den Pilarreko Andramari egunean) ez dute inolako bakantzarik eginen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude