Garaziko Hergarai ibarrean Sugarai kooperatiba sortu dute egurra ustiatzeko

  • Peio Harluxet Hergarai bailaran (Garazialdea) sutarako egurra ekoizteko helburuz sortu den Sugarai elkartean ari da. Iratiko basoaren bazterrean bizi diren Behorlegi, Mendibe, Lekunberri, Ahatsa, Aintzile eta Duzunaritze herriei bizi berria eman nahi diote mendietako altxorra ustiatuz.

Sugaraiko kideek koperatiba sortu dute egurraren saltzeko. Peio Harluxet (eskuinean) ko-kudeatzaile da. (Argazkia: Laborari)

2015eko ekainaren 09an - 17:13
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Proiektu bat sortu da Hergarain egurraren inguruan…

2009an, “Hergarai bizi” elkartearekin, Hergarai ibarreko ate idekitzearen programan, oihaneko bisita bat antolatu genuen eta Mendibeko segeriaren aurkezpen bat. Lan egiteko pista bat izan zen, bazela zerbait egiteko Hergarain egurraren inguruan. Hergaraitar batzuekin lau urtez ari izan gira pentsaketan. Ohartu gira bazela baliabidea eta merkatua tresna baten sortzeko.

2013an, merkatu estudio bat egin dugu, lan postu baten sortzeko zonbat egur behar zen ekoiztu eta saldu kantifikatzeko. 2014an, “Sugarai” elkartea sortu dugu aktibitate horren estruturatzeko. Urtez batez, 2014 urte guzian, elkartekoek dute egurra moztu eta saldu, laguntzaile bezala. Hamabi gira, hergaraitarrak eta Hergaraiko herriko auzapezak edo herrietako ordezkariak. Elkartearen sortzeak azken detaillen ikusteko eta moldatzeko parada eman dauku, kooperatifa sortu aintzin.

Oihan batzu laborarienak dira, zer da beren interesa proietu hortan?

%80-85a, 730 hektara, oihan pribatuak eta ardurenean etxalde batzutan dira. %15-20a, 1.000 hektara, sindikatekoak dira. Jabe guziak SCIC koperatiba berri hortan izanen dira. Gure desmartxan pentsatu dugu erosten dugun egurraren parte bat utzi beharko dela kapitalean. Egin ginuen diagnostikan,  eta laborariek erraiten zutena zen, azken 50 urtetan laborantxa hazkuntzan berezitu dela. Berezitze denbora hortan, inguruko aktibitateak, oihanaren lan guziak, baztertuak izan dira.

Oihanak interes ekonomikoa badu etxaldearendako, ekoizpena direktoki saltzen da, lanik gabe. Diru iturri bat izaiten ahal da. Bestalde, oihana zinez konsideratua da patrimonio bezala, baina guti entretenitua da denbora eskasagatik. Gure lan bat da ere oihan horiek entretenitzea eta  egin ahala luzaz iraunaraztea. Hortan lotzen gira zinez energia berriztagarrien desmartxan.

Zer ekarriko du zuen proietuak Hergaraiko ibarrari?

Proietu berri horrek lan postu baten sortzea ekarriko du ibarrari. Azken urteetan, sortu baino gehiago galdu dira. Urrunago so eginez, holako proietu kolektiboa sortzean, Hergarain sortu dugun dinamika hori zinez konkretizatu nahi ginuen eta beste pertsona batzueri ideiak eman, Hergarain berean eta beste ibarretan.

Nola gauzatuko da zuen proietua?

Apirilaren 18an, kooperatifa sortu da. Egituratua da. Izen batzuk behar ziren ofiziala izaiteko. Hala nola bi ko-kudeatzaile gira: Pettan Daguerre eta ni. Erabaki orokorrak denen artean hartuko ditugu eta egunerokoaren kudeatzeko bi ko-kudeatzaileek eta langileak. Lan postua sortzen ari gira, SCIC baten muntatzeko ezin besteko baldintza baita (estatutuetan da). Langilea SCICeko partzuer da. Ekainan hasiko da.

Helburua da hemendik eta urte bat eta erdi, bi urteren buruan, koperatiba berak kudea dezan. Lehen urtetan, hamabiak ariko gira laguntzen. Larrazken huntan egur mozteak berriz abiatuko ditugu, eta anartean saldu behar ditugu jadanik moztuak izan direnak. Lehen urteetan, kanpoko laguntza galdeginez eginen dugu arbole botatzea, egurra puxkatzea, bastimendua eta materiala ukan arte. Mendibeko herriak lur zati bat erosi du herrian eta 2016an kooperatifak bere bastimendua eraikiko du.

Urte batez salmentak eta banaketak guhaurek egin ditugu. Estudiori esker badakigu merkatua hor dela. Horri fidatzen gira eta mozten dugu salduko dugunaren arabera. Bi produkto baditugu: egur puskak, ximindeietan baliatzen direnak, partikularreri saltzen ditugu, 60 eurotan ezterra, etxerat ekarria.

Bigarrena da egur xehekatia (egur plaketak), berogailuetan ezartzen dena. Mementoko aski guti baliatua da bainan gero ta gehiago izanen da, horrat buruz ari gira. Kolektibitateek berotzeko manera hori hautatuko dute gero eta gehiago. Erosteko mementoan inbeztizamendua karoeago balin bada ere, gero berotzeko energiak, egurrak, fiula baino kasik hamar aldiz gutiago balio du urtean. Partikularreri, enpreseri eta kolektibitateri saltzen dugu egur xehekatia, 65-70 eurotan ezterra. Pentsatzen dugu urte guziz 110.000 euro biltzea egurra salduz eta hori aski da fresen pagatzeko, maileguen ordaintzeko eta finitzean tresoreria pixka bat atxikitzeko. Egiten du 1000 ezterra egur puska eta beste hainbeste plaketa.

Diruz parte hartzeko deia luzatu duzue...

2014ko eguberriz hasia da. Helburua zen hastapeneko kapital sozial baten sortzea, kooperatifaren administratiboki sortzeko minimo bat ardietsi nahi ginuen, 30.000 euro. Parte batek ehun euro balio ditu, nahi bezain bat parte hartzen ahal dira bainan biltzar nagusian pertsona guziek botz bakarra ukanen dute. Mementoan, ihardokitze biziki onak ditugu eta erantzun batzu oraino jitekoak dira. Kapitala beti idekia da. SCIC-an 90 partzuer badira: Hergaraiko herriak eta beste batzuk ere, herri elkargoa, partikularrak, enpresa batzuk eta beste elkarte batzuk. SCIC horren berezitasun handiena hori da, nor nahi hartzen ahal du partzuer gisa, ez bakarrik partikularrak.

Bestalde heldu den hilabetean, mahai inguru bat antolatzen dugu dirua emaiten ahal luketen egitura guziekin. Udalbiltzak lagundu gaitu 10.000 euro emanez Sugarai elkartearen muntatzeko eta lehen xantierren egiteko.

Zer dira zuen helburuak epe labur eta luzeagoan?

Dinamika hori beti bizirik atxikitzea. Esplikatu nahi dugu ere barnekaldean kolektiboki egitura batzuen muntatzeko posibilitatea badela eta horren egiteko ez dela beldur ukan behar. Ekonomia mailan, aktibitatea sortzeko beste manera bat da. Proietu kolektiboa da gurea, holako beste proietuak sortzen badira, biziki kontent izanen gira gure experientzarekin laguntzen ahal badugu...

Galde guziak, manaketak, diruz parte hartzea… mailez egiten ahal dira: scicsugarai@gmail.com


Azkenak
Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


2025-09-04 | El Salto | El Salto
Genoako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


Espainiako Vueltako Bilboko etapa geldiarazi dute Israelen aurkako protestek, eta ez dira helmugara iritsi

Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]


Jerusalemgo tranbiaren proiektuaz “gogoeta etikoa" eskatu dio CAFi Pradales lehendakariak

Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


Eguneraketa berriak daude