"Pozik gaude baina ez dugu ospakizunik egingo. Ez dugu zer ospatu. Ebazpen hau onartuko genukeen bakarra delako. Amaiera hau onartu zitekeen bakarra delako".
Durangoko Plataforma Feministak ANBOTOra bidalitako gutuna:
Azaroan, mugimendu feministako gure kidearen aurka jarritako salaketa artxibatu egin dutela jakin dugu duela zenbait egun.
Pozik gaude baina ez dugu ospakizunik egingo. Ez dugu zer ospatu. Ebazpen hau onartuko genukeen bakarra delako. Amaiera hau onartu zitekeen bakarra delako.
Hori bai, amaierarik ez duena gure lana da, feministon lana. Erasotzaileak seinalatzen eta emakumeentzat bizitza duinak errebindikatzen jarraituko dugu, tinko.
Zentzu honetan, salaketaren harira egindako kanpainan parte hartu zenutenon konpromisoa eta laguntza eskertu nahi dugu. Mugimendu feministaren kontrako eraso honek pizturiko erantzun sozialak, horrek bai, su artifizialen sesio bat merezi duela. Morea, lila eta alberjinia kolorekoa!
Eskerrik asko, mugimendu feminista kriminalizatzeko ahalegin maltzur honi, ZUTIK jarriz, erantzun duzuen guztioi. Bihotz-bihotzez!
Kaleak morez pintatzen topo egingo dugu!!!
Gora aliantza feministak!
Gora borroka feminista!
[Albiste hau Anboto aldizkariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]
62 urte ditu erasotzaileak, eta aurreko astean eraso zion 13 urteko mutil bati. Leioako campusean, bestalde, gizon bat atzeman dute komun batean irudiak grabatzen.
Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.
Eremu... [+]
Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.
Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.
Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]