Paul Abasolok Durangoko mugimendu feministako kide bat salatu du

  • Plataforma Feministak sare sozialen bidez jakinarazi du Paul Abasolok feminista bat salatu duela epaitegian. Abasolori hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zioten sexu erasoengatik, baina Espainiar Gobernuak indultua eman zion 2011n.


2015eko abenduaren 17an - 12:34
2011n jaso zuen indultua Abasolok.

Mugimendu feministako hainbat kidek publikoki salatu dute kasua urteotan. Udalak ere indultuaren aurka egin zuen osoko bilkuran, aho batez bozkatuta. Barikuan, elkarretaratzea egingo dute epaitegi aurrean, 09:15ean.

Plataforma Feministak ekinbidea gaitzetsi du: "Honekin ez du soilik kide konkretu hori interpelatzen, mugimendu feminista osoaren aurkako erasoa da". Gogoratu dute mugimenduak publikoki salatu dituela eraso guztiak, baita "erasotzaile sexisten inpunitatea".

Salatutako emakumea babesteko kanpaina hasi dute. Sinadura bilketa hasi dute Interneten, eta kontzentrazioa deitu dute bariku goizerako Durangoko epaitegi aurrean, 09:15ean. Gainera, eguaztenean prentsaurreko bat emango dute.

Feministen ustez, "salaketak ez du funtsik", eta bide administratiboa etetea eskatu dute.

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Anbotoren webgunean publikatu da eta CC lizentzia baliatuz ekarri dugu ARGIAra]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-26 | Gedar
Adin txikiko bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Donostiako kiroldegi batean

62 urte ditu erasotzaileak, eta aurreko astean eraso zion 13 urteko mutil bati. Leioako campusean, bestalde, gizon bat atzeman dute komun batean irudiak grabatzen.


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude