Pariseko Komuna ezagutarazteko xedez, Communard-e-sen Lagunak elkartea sortu dute Garazi aldean

  • Martxoaren 18tik maiatzaren 28ra hainbat ekimen antolatu ditu elkarte berri honek. 1871ko martxoaren 18tik maiatzaren 28ra iraun zuen lehen gobernu iraultzaile eta sozialista erradikala izan zen Parisko Komuna.


2021eko urtarrilaren 13an - 10:33
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1871ko martxoaren 18tik maiatzaren 28ra iraun zuen lehen gobernu iraultzaile eta sozialista erradikala izan zen Parisko Komuna. Orduz geroztik 150 urte pasa direla,  Communard-e-sen Lagunak elkartea sortu dute Nafarroa Beherean. Gertakizun honetaz informatzea baita oinarrian zituen ideia eta ekintzen ildotik aurrera egiteko ere sortu dute elkartea. Oinarrian, Gabiltza elkartea, hau ere berria eta COVID-19 garaian osatua, autogestio kolektiboa xede duena.

Bi hilabetez, egitarau aberatsa

Erakusketa, hitzaldi, film zein liburu aurkezpen, hainbat ekimen antolatu ditu elkarteak. Ekintzei ere lotuko da elkartea, tartean Baionan, Donapaleun zein Donibane Garazin diren Thiers karriken izenak "Parisko Komuna" izenarekin ordezkatuz. Hain zuzen, maiatzaren 1871ko 28an Adolphe Thiers buru zuen Hirugarren Errepublikako gobernuak garaitu eta zapaldu egin zuen Komuna, 60 eguneko jazarpen bortitzaren ondoren.

Maiatzaren 28an, elkarretaratze batekin burutuko dute zikloa, Parisko Komunaren kontrako sarraskia salatzeko.

Parisko Komunaz gehiago jakiteko gogoa ukanez gero, 2017an plazaraturiko Larrun aldizkaria duzue eskuragarri.

 


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...