Pantailak Euskarazek kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu

  • "Euskaraz herri gara, euskaraz bizi bagara, euskara pantailetara eta pantailetan euskara", hala dio kantuak. Abestiarekin batera, bideoklipa ere kaleratu du, eta Euskal Herriko pertsonaia ezagun askok parte hartu dute Pantailak Euskarazen aldarria zabaltzeko ekimen berrian.


2023ko martxoaren 20an - 07:00
Azken eguneraketa: 09:03

Pantailak Euskarazek, telebistan eta ikus-entzunezko plataformetan euskararen eskaintza handitzeko mugimenduak, kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu larunbatean Donostiako Okendo Kultur Etxean. "Euskaraz herri gara, euskaraz bizi bagara, euskara pantailetara eta pantailetan euskara", hala dio mugimenduak estreinatu duen kantuak.

Oihana Bartra bertsolaria izan da hitzen ekoizlea, eta Josu Bergara musikaren egilea. Bideoklipean Euskal Herriko pertsonaia ezagun askoren aurpegia eta ahotsa agertzen dira; Aitziber Garmendia aktorea eta umorista, Tomas Lizarazu Bulego taldeko abeslaria, Iñaki Ortiz Modus Operandi taldeko abeslaria, La Furia rap abeslaria, eta Sara Cozar aktorea, batzuk aipatzearren.


Azkenak
Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


Eguneraketa berriak daude