‘Osaba Vania’ antzezlana estreinatuko dute gaur Baionan euskara eta frantsesa nahasiz


2010ko azaroaren 9an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Chimeresen Osaba Vania
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Biarritzeko Chimeres antzerki taldeak Oncle Vania / Osaba Vania azken lana estreinatuko du gaur arratsaldeko 20:30ean, Baionako antzokian. Anton Txekhov idazleak 1897an kaleraturiko obran oinarritzen da lana eta euskara eta frantsesa nahasten ditu. Bazterreko pantaila batean, itzulpena irakurri ahal izango dute ikusleek (frantsesez ari direnean euskarara, eta euskaraz ari direnean frantsesera). Jean-Marie-Broucaret taula zuzendariak adierazi duenez, bi hizkuntza erabilita gaur egungo errealitatea islatu nahi izan dute.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude