Olaztiko Gaztetxean sartu eta barruan zeuden kideak kolpatu ditu Poliziak

  • Joan den larunbatean gertatu zen erasoa. Sakanako GKSk salatu duenez, pandemiaren testuinguruan, hiru aldiz sartu da dagoeneko Foruzaingoa eskualdeko gaztetxeetara.

Olaztiko Gaztetxea. Argazkia: Guaixe
Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko urtarrilaren 14an - 08:22
Azken eguneraketa: 09:23
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Pasa den larunbatean, Olaztiko Gaztetxera (Nafarroa) sartu zen Foruzaingoa, barruan zeuden kideei eraso eginez. Sakanako Gazte Koordinadora Sozialistak azaldu du "gaztetxean agertu eta han zeuden gazteak aterarazi" zituztela poliziek, batzuk bortizki kolpatuz. "Gazte bat borrarekin buruan eta aurpegian kolpatu zuten, eta horren ondorioz, sudurrean puntuak eta buruan grapak jarri behar izan zizkioten". Ez da azkenaldian Poliziak gaztetxeen aurka egindako eraso bakarra: pandemiaren testuinguruan, Arbizuko (Nafarroa) eta Etxarriko (Nafarroa) gaztetxeen kontra ere jo zuten lehenago.

Sakanako GKSren hitzetan, "burgesiaren ofentsiba ekonomiko eta politikoaren beste adierazpen bat baino" ez da larunbatean gertatutakoa. Izan ere, proletarizazio prozesuaren testuinguruan "eskubide zibil eta politikoak ezabatzen" ari direla salatu dute, eta Estatua "gero eta jarrera totalitarioagoa" hartzen ari dela.

"Testuinguru arriskutsua normalizatzen ari da: eskubideen urraketak, Poliziaren jazarpena eta kontrol soziala, eta horrekin batera, larunbatekoa bezalako gertaerak. Diktadura ekonomiko eta politikoari aurre egin behar diogu, beharrezkoa da geure kabuz mobilizatzea". Bide horretan, urtarrilaren 29an Iruñean (Nafarroa) egingo den manifestazioan parte hartzera deitu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

Eguneraketa berriak daude