Notre Dame Des Landesen milaka ekintzailek ospatu dute borroka luzearen garaipena

  • Dozenaka mila jende (iturri batzuek 20.000 aipatzen dituzte, beste batzuek 30.000) bildu dira larunbatean, otsailak 10, Bretainiako Notre Dame Des Landesen ospatzeko Frantziako gobernuak behin betiko baztertu izana hor eraikitzekoa zen aireportu handiaren proiektua. Frantziako Estatutik eta are Europako beste zoko askotik ere iritsi dira Nantes ondoko paraje okupatu hartara garaipena fsta giroan ospatzera.

     


2018ko otsailaren 12an - 13:36
Ekintzaile bretoiak larunbateko ospakizunean, "Elkarrekin garaitu dugu, elkarrekin garaituko dugu" dioen banderolarekin.

Azpiegitura handien kontrako mobilizazioen artean Europako famatuena da Notre Dame Des Landes eremuan urte luzez egin dena. Aireportua eraikitzeko baserritarrei desjabetutako lurrak okupatu eta biziarazi dituzte urteotan bai baserritar intsumituek eta bai bertara bizimodu berria era autogestionatuan antolatzera iritsitako kale-baserritarrek. Gatazka honek zabaldu du okupazioaren ikuspegi berria, ZAD Defenditu Beharreko Eremua (Zone A Defendre, frantsesez) eredua. 

Euskal Herritik ere asko izan dira urteotan bertaraino elkartasuna erakustera bezala auzolanean laguntzera hurbildutakoak, gazteak bidenabar. Ordainetan, Notre Dame Des Landeskoak ere ibili dira beren erresistentzia kontatzen gure artean. Europa osoko milaka jendek konta ditzakete borroka horretako bizipenak:

Orain agintariak, Loire-Atlantiquekoak bezala Pariskoak, zalantzan daude zer egin beren jatorriko jabeei aspaldi desjabetutako lurrokin. Larunbateko festaren beste helburua, hain zuen, zen solidaritatea erakustea urteotan eskualde zabal hori bizirik atxiki duten okupatzaileei, bermatuz inor ez dela lantzen dituen lurrotatik kanporatua izango. Reporterre hedabideak bideo honetan laburbildu ditu larunbateko ospakizunen irudi eta lekukotasunak, tartean Euskal Herritik joandakoenak:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura handiak
2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


2024-04-14 | Sukar Horia
Superretik Subera

Iaz ireki zuten Supersurraren fase berria. Bilboko azken haran naturala porlanez zikindu ostean, bidesaria ordaintzeko prest dauden gidariek, eta erratuta Supersurrera sartzen diren horiek, minutu pare bat irabazi ahal dizkiote erlojuari.

Eraikuntza enpresek dezente gehiago... [+]


Eguneraketa berriak daude