Nor izango da Kataluniako 131. presidentea?

  • Abenduaren 21eko hauteskundeen ondoren Kataluniako Gobernua osatzea dagokie orain alderdiei. Ciudadanosek esan du momentuz ez duela saiakerarik egingo.


2017ko abenduaren 27an - 09:31
Elsa Artadi, Carles Puigdemont eta Artur Mas hurrenez hurren.

Ciudadanosek irabazi zituen abenduaren 21eko Kataluniako hauteskundeak 36 eserlekurekin. Ez du ordea gehiengorik parlamentuan gobernua osatu ahal izateko. Independentzia zaleek 70 eserleku lortu dituzte, eta gainontzekoek 65. PPk gobernua osatzeko saiakera egin dezala eskatu dio Ines Arrimadas buru duen zerrendari, baina honek ezekoa erantzun dio. Alderdi laranjak momentuz ez ditu gobernua osatzeko elkarrizketak abiatuko.

Alderdi bozkatuenak gobernua osatzeari uko egin ostean, independentzia zaleen teilatuan dago orain harria. Junts Per Catalunya, Puigdemonten hautagaitzak lortu zuen babes handiena independentisten artean, 34 eserleku. Bi gutxiago lortu zituen ERCk eta CUPek berriz lau eserleku eskuratu zituen.

Gauzak horrela, Puigdemont presidente izendatzea egoki ikusten dute indar independentistek, gobernu “legitimoa” berrezartzeko premia askotan aipatu dute kanpainan zehar hiru alderdiek. Horretarako ordea Kataluniara itzuli beharko luke Puigdemontek, eta bere aurkako atxilotze agindua indarrean dago. Asteburuan bere abokatuak Bruselan geratu zedila iradoki zion.

Puigdemont ez bada, nor?

Oriol Junquerasen aukera ere mahai gainean jarri dute zenbaitzuk azken egunotan. Aukera hori ordea Llarena epailearen esku dago. Urtarrilaren 4ean deklaratuko du berriz epailearen aurrean Kataluniako presidenteordeak, eta deklarazioaren ostean aske gera liteke. Kasu horretan presidente izateko aukera handiak lituzte ERCren hautagaiak. Beste izen bat ere entzun da azken egunotan, Elsa Artadi, JxCat hautagaitzaren kanpainako burua.

JxCat eta ERCren arteko gobernu akordioa ia ziurtzat jotzen dute guztiek. 2015ean Junts Pel Sik egin bezala, oraingoan ere bi alderdi hauek hartuko lukete Kataluniako Gobernuaren ardura. Eta CUP? Poble Lliurek, alderdi antikapitalistako adarretako batek, kontzentrazio gobernu batean sartzea eskatu zuen joan den astean kaleratu zuen oharrean. Ikusi beharko da ordea CUPek ze ardura hartuko duen Kataluniako panorama politiko berrian, ezin baita ahaztu, 2015ean eskuratu zuen gobernagarritasunerako giltza jada galdu duela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude