Nelson Mandelari “joaten uzteko” garaia

  • Nelson Mandela ospitalean dago beste behin,  biriketako infekzioa dela eta. Azken urtean hainbat aldiz ospitalizatu badute ere, 94 urteko liderraren gertukoen erreakzioek oso egoera larrian dagoela iradokitzen dute.


2013ko ekainaren 10ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
(Argazkia: lr21.com)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Familiak ez du Mandelaren egoeraren berri eman, ez eta artatu duten ospitalea zein den adierazi ere, baina Argentinan Hegoafrikako enbaxadore den alaba jatorrizko herrialdera itzuli berri da. Mandibaren “osasun egoera larria” ulertu eta aurreikuspen okerrenak betetzen badira “joaten uzteko” eskatu dio presidente ohiaren burkide eta lagun izandako Andrew Mlangenek Mandela familiari.

Jackson Mthembum Hegoafrikako gobernuaren bozeramaileak “okerrenerako prest” daudela adierazi du eta herritarrei Mandelaren osasunaren alde errezatzeko eskatu. Ehunka lagun bildu dira Johannesburgoko Sowetoko Regina Mundi elizan, bozeramailearen eskaerari erantzunez.

Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohia da, hauteskunde demokratikoen bitartez hautatutako lehenengoa eta Afican National Congresseko buru izandakoa. 27 urte egin zituen kartzelan, Fronte Nazionaleko erregimen ultra eskuindarrak sabotajeak eta beste delitu batzuk egin izana leporatuta. 1990ean askatu zutenetik, Mandelak elkarrizketa eta adiskidetzea bultzatzeaz gain, arraza ugariko Hegoafrika demokratiko baterako bidearen zati handi bat zuzendu izan du.

 


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...