NATOren goi bilera salatzeko ekintza antimilitarista egin dute Bilbon

  • Ekintza zuzen ez-biolentoa egin dute Bilboko KEM-MOC talde antimilitaristako kideek asteazken arratsaldean, Bruselan NATOren goi-bilera egiten ari direla salatzeko.

NATOko konboiaren aurkako ekintza sinbolikoa Bilbon. (Argazkia: KEM-MOC)

2017ko maiatzaren 25ean - 10:54
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Europa osoko ekintzaileak salaketa eta blokeo ekintzak garatzen ari direla mahai gainean jarri dute. Beren ekintzan, ironiaz bideratu dute Espainiako itsas komandantziak Bilbo erdigunean duen eraikinetik ondoan dagoen hondakin-edukiontzi batera Espainiako defentsa ministro Maria Dolores de Cospedalek zuzentzen zuen konboia.

NATOko herrialdeen gastu militarra BPGaren %2 izan arte handitu dutela salatu dute. "Diru piloa zaborretara botatzea bezala da, nahiz eta hobe legokeen zaborretan. Gerra, suntsipena eta armamentu norgehiagoka bermatzea baita xedea, eta honi lotuta heriotza, miseria, errefuxiatuak eta bidegabekeria", diote.

Bruselan dauden talde bakezale eta antimilitaristen mezua bere egiten dutela jakinarazi dute: "Geldi dezagun gerra! Bakean inbertitu dezagun!".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antimilitarismoa
2025eko urtarrilaren 22
Armagintza moldatu gizartea eraldatzeko
Gerra hotsei aurre egin beharra

2025eko urtarrilaren 22
Armagintza industriaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamen antimilitarista
“Ezin dugu nor bere aldetik joan, erronka komunak ditugu”

2025eko urtarrilaren 22
Mahai-ingurua | ELA · LAB · Steilas · ESK
Moldaketa, zail bezain ezinbesteko

Eguneraketa berriak daude