Nafarroako Gobernu berria ezarri denetik "euskararekiko hainbat ohitura kaskarrek" jarraitzen dutela adierazi du Administrazioan Euskaraz taldeak. Eremu mistoko herrietara agiriak gaztelania hutsean bidaltzea salatu dute.
UPNren gobernu zaharrak euskararekiko hartutako bide baztertzailearekin jarraitzea egotzi dio euskararen normalizazioaren aldeko taldeak “aldaketaren gobernuari”. Osasun Publikoko agiriak, adibidez, gaztelania hutsean bidaltzen dizkiete eremu mistoan bizi diren hainbat langileri.
Taldeak kexa jarri zuen gobernuan, eta jasotako erantzuna izan da “ez dela nahitaezkoa eremu mistoko erabiltzaileei agiri pertsonalak euskaraz bidaltzea”. Arartekoak maiatzean adierazi zuen herritarrek hala eskatuz gero, informazioak euskaraz eta gaztelaniaz bidali beharko litzaizkiekela. Administrazioan Euskaraz taldean uste dute neurri horrekin ez dela nahikoa, euskal hiztunak eskari zehatzak egitera behartzen baititu.
Arartekoaren erabakia begi onez hartu ez arren, bereziki Nafarroako Gobernuarekin agertu da kritiko taldea.
Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.
Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak
Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.
Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]
Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.