“Mozal ordenantza” atzera bota du Alonsotegik

  • Alonsotegiko Udalak plenoan erabaki du indarrean jartzekoak ziren "mozal ordenantza" birpentsatu eta herritarrei eta eragileei irekitako prozesu bat martxan jartzea.

'Kalea Guztiona Da' ekimena antolatu dute Zumaian mozal ordenantzaren aurka (Arg.:Kalea Guztiona Da).

2017ko uztailaren 28an - 09:50
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kritikak eragin ditu espazio publikoa arautzeko debeku eta isunetan oinarritutako ordenantzak, kritikoek "mozal ordenantza" gisa berrizendatukoak. Arrasaten edo Tolosan dagoeneko aplikatzen ari dira, Zumaiako Udalak ere asmo bera adierazi du, eta Alonsotegiko Udala ere bide beretik zihoan, prozesua etetea erabaki duen arte. Herritarren protestak izan dira udal gobernua ordenantza birpentsatzera eraman dutenak, Naiz-ek zabaldu duenez. Arauari lehen onarpena eman eta buletin ofizialean publikatu ondoren hasi da mozal ordenantzaren kontrako mugimendua sortzen, eta maiatzaren 26an ehun bat alegazio aurkeztu dituzte.

Garbitasunaren izenean

Gune publikoak garbi mantentzearekin arrazoitzen dute ordenantzaren aldekoek araudia, eta informaziorako eta adierazpen askatasunerako eskubide urraketa aurpegiratzen dizkiote aurkakoek. Geldiarazi duten ordenantzak besteren artean kartelak edo pankartak gune publikoetan jartzea debekatzea ekarriko luke, edo kartelentzako prestatutako paneletan edozein informazio jarri aurretik gainbegiratu beharra.

Oraingoz gelditzea erabaki du Alonsotegiko Udal plenoak, eta prozesu parte-hartzaile bat jarriko dute martxan ordenantzaren puntuak herritarrekin eta eragileekin definitzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
2024ko ekainaren 18
444.100

Eguneraketa berriak daude