Mozal Legea indargabetzeko eskatu du Espainiako Kongresuak bigarren aldiz

  • Mozal Legea indargabetzeko onetsi den bigarren mozioa da PSOEk azaroaren 29an agertu duena. Legez besteko mozioa ontzat emateak, ez du lege aldetik ondorio zuzenik izango. 2016ko apirilean ere hura atzera botatzeko proposamena aurkeztu zuen ERCk. Alderdi horren bozeramaile Gabriel Rufianen esanetan, Segurtasun Indarrei “esku hartzeko eta erabakiak hartzeko botere handiegia” ematen dielako, “berme judiziala baztertuz”.

Ainhoa Bretos @ob_ainhoa
2016ko azaroaren 30a
Mozal Legearen kontrako \'No Somos Delito\' plataformako kideek Espainiako Kongresuaren atarian egindako protesta baten artxiboko irudia.

Proposamen hori onartu egin zuten Espainiako Kongresuan. Hala ere, indarrean jarraitzen du legeak, eta ontzat eman dute berriz ere hura ezeztatzeko mozioa. 

PSOEko Antonio Trevinen ustez, oinarrizko eskubideak garatzea “oztopatzen” du Mozal Legeak. Ezartzen diren zigorretan proportzionaltasuna mantendu behar dela azaldu du, eta oinarrizko eskubide eta askatasunak errespetatzen dituen arautegi berri baten alde agertu da.

Mozioaren alde bozkatu dute Elkarrekin Ahal Dugu, EAJ, EH Bildu, ERC, PSOE eta PDC alderdiek. Abstenitu egin da Ciudadanos, eta kontra azaldu dira Foro Asturias eta PP.

Azken horrek Mozal Legea “terrorismo mehatxua”-ri aurre egiteko “beharrezkoa” dela adierazi du, eta “Espainiako Estatuan herritar guztien eskubide eta askatasunak bermatuta daudela dagoeneko”.

PDLI kazetarien elkarteak itxurakeria salatu du

Informazio Askatasunaren Defentsarako Plataformaren ustez (PDLI gaztelaniazko sigletan), mozioa "itxurakeria hutsa" da, ez baitu Mozal Legea indargabetzea bermatzen. Espainiako Kongresuko taldeek hura deuseztatzeko Lege Proposamen bat sinatzen ez duten arte, Mozal Legeak indarrean jarraituko duela azaldu du kazetarien elkarteak.

Mozal Legea aplikatu zaien hainbat kazetariri jarritako isunak bertan behera uzteko eskatu du, Axier Lopez ARGIAko kazetariarena kasu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Mozal legearen mehatxua  |  Espainia

Mozal legearen mehatxua kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude