Moulin-eko ZAD gunea hustu du Frantziako poliziak

  • Astelehen goizaldean eta istilu ugari tarteko, jendarmeek jendea kanporatu dute Kolbsheim-eko (Frantzia) basoan dagoen ZAD gunetik.


2018ko irailaren 11n - 13:29
(Argazkia: G. Varela / 20 Minutes)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Estrasburgo mendebaldeko saihesbidearen (GCO) aurkako gunea da Moulineko ZADa. 2017 urtetik egon da okupatuta, Vinci enpresak aurrera eraman asmo duen errepideari bidea moztu asmoz. Astelehenean, baina, Frantziako poliziaren 500 agentetik gora bertaratu ziren eta hustu egin zuten eremua.

Reporterrek jakitera eman duenez, goizaldeko bostak bueltan sirena hotsak hartu zuen Kolbsheimeko basoa, jendarmeen bisita iragarriz. ZADeko kideak eta inguruko herrixketako hainbat lagunek basoaren ertzean hartu zuten tokia, eremua inguratuz. Lehen karga polizialen ostean, baina, ZADeko sarrerara erretiratu ziren.

Liskarrak hasi eta ordu betera, une batez giroa baretu zela aprobetxatuz, saihesbidearen aurkako borrokako kide bat polizia agenteengana hurbildu zen, beste zenbait kargu politikorekin batera, Dany Karcher Kolbsheimeko alkatea tartean. Negoziaketa saiakerak ez zuen arrakastarik izan ordea, eta liskarrak beste bi orduz iraun zuen. Poliziaren ke negar-eragile eta kargei erresistentzia egiten jardun zuten bertan zeuden ekintzaileek, baina goizeko zazpiak bueltarako hustu zuten ZADa jendarmeek. Astelehen arratsaldean bertan manifestazioa egin zuten, eta polizia ostera ere oldartu egin zitzaien ekintzaileei.

Proiektuak zertan datzan

Estrasburgo mendebaldeko saihesbidearen proiektua 70eko hamarkadan jaio zen, eta ordutik hona eztabaida piztu du proiektuaren aurkari eta aldekoen artean. Hasiera batean alboratu egin zen proiektua, baina hogei urteren bueltan berriz mahaigaineratua izan zen.

Bi dira Vendenheim eta Duttlenheim arteko proiektuaren helburuak: Estrasburgo zeharkatzen duen A35 autobideko garraioa arintzea eta Europako iparraldetik hegoaldera doazen kamioien garraioa erraztea. Halabaina, proiektuaren aurkako ekintzaileek, zenbait ikerketa publikok, eta Naturaren Babeserako Kontseilu Nazionalak zein Biodibertsitate Agentziak publiko egindako iritzi negatiboek zalantzan jarri dituzte GCOaren ustezko onurak.

Eztabaidak eztabaida, abuztuaren amaieran proiektua onartua izan da eta saihesbidea egiteko obra lanak baimendu egin dira.


Azkenak
Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


Janaria sartzeko “10 orduko etenak” iragarri ditu Israelek, Gazan 100.000 haur desnutrizio arriskuan daudelako

"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


2025-07-28 | Jakoba Errekondo
Harroputzetik artaputzera

Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]


2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Eguneraketa berriak daude