Datorren urtean maskaradarik ez dela egingo ikusita, Mixel Etxekopare musikariak proposatuta Maskar izeneko ikuskizuna emango dute Zuberoan. Xiru jaialdiaren baitan sortu zuen obra hori Euskal Herriko eta atzerriko hainbat artistak.
Musika, dantza eta bertsolaritza uztartzen ditu eta Etxekopareren hitzetan, "maskarada txiki bat bezala definitzen ahal da, espazio artistikoa badu tradizioaren inguruan". Emanaldien tokia eta data zehaztu ez badituzte ere, Etxekoparek aurreratu duenez, "asteburu batez bi herrietan eginen dugu; larunbat eta igandez izanen da, artistak Toulonetik, Markinatik eta Amikuzetik etortzen baitira".