2012an maskaradarik ez dela izango esan dute Santa Graziko herritarrek

  • Santa Graziko gazteek jakinarazi dute datorren urtean ez dutela maskaradarik egingo. Gamere-Zihigako herritarrek azaroan maskarada prestatzeari uko egin ostean, bazirudien Santa Graziko gazteek egingo zutela, baina atzera egin dute.


2011ko abenduaren 21ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Azaldu dutenez beraietako batzuk ikasleak dira eta, tartean azterketak dituztenez, maskaradarik ez egitea erabaki dute.

Astelehena 19

Kazeta.info-k zabaldu duenez, Santa Grazik hartu du heldu den urteko maskaradak emateko erantzukizuna, gamere-zihigatarrek azaroan uko egin ostean.

Herrian izandako gerkatari tragiko batengatik deliberatu zuten Gamere-Zihigakoek 2012an maskaradarik ez eskaintzea; 2013.ean egingo dute, erabaki harekin batera jakinarazi zutenez. Urtarrilera bitarte hain tarte estua izanik, bazirudien maskaradarik gabe geratuko zela Zuberoan 2012an, denbora luzea behar izaten baita dantzari eta antzezleak era egokian prestatzeko. Azken unean, baina, Santa Grazik hartu du lekukoa; 2011ko maskaradak ematen zituen herri berak, alegia.

Santagraztarren erabakiak ukitu gozoa emango dio Zuberoan oso zapore garratza izan den urte beltz honi. Eta, bitxia bada ere, baliogabetu egingo ditu urtarrila aldean Santa-Grazi elkarteko buru Laurent Chübürük esandako hitzak: "Aurten izan daiteke Santa Grazik maskaradak ematen dituen azken aldia, euskararen gainbehera dela eta". Ezbehar batek errepikatzeko aukera eman die orain, ezbehar batek 2011ko egitaraua osorik burutzen utzi ez zien manera berean. Gamere-Zihigan bezala, maskaradako zenbait parte-hartzailerekin harreman estua zeukan pertsona baten heriotza tragikoak behartu zituen Santa Grazikoak beren azken emanaldiak bertan behera uztera. 


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.