Masen eskaintzari “ezezko lasaia” eman dio CUPek

  • Inbestiduraren bigarren saioko hitzaldian proposamen berri bat egin dio CUPi Artur Masek, eta Antonio Bañosek ezezkoa eman dio. Aterik ez dutela itxi adierazi du Bañosek, eta akordioa lortzeko denbora dagoela gaineratu du.


2015eko azaroaren 12an - 12:30
Inbestiduraren bigarren saioa egiten ari dira Parlamentean.

Goizeko hitzaldian aurkeztu du Masek proposamen berria. Agintaldiko lehen zatia bukatzean – uztaila eta iraila artean – konfiantza bozketa bat egitea gehitu dio eguazten arratsaldean egindako proposamenari. Atzo Junts Pel Sí-k eta CUPek egindako bileran, hiru presidenteordeko gobernua osatzea proposatu zuten.

Gaur presidentea aukeratzeko bigarren saioa egingo da. Goizean Masen hitzaldiaren ostean gainontzeko alderdiek jarduneko presidenteari erantzungo diote. Arratsaldean bozketa egingo dute, eta JxSí-ren asmoa martitzenean lortutako emaitza aldatzea da -62 boto alde eta 73 aurka-. Gehiengo sinplea behar dute presidentea aukeratzeko. Gutxienez CUPen aldeko bi boto eta zortzi abstentzio behar ditu Masek, JxSí-ren 62 botoez gain.

Bañosen hitzaldiaren ostean, ez dirudi hori gertatuko denik. “Harritzen nau gehiengo ahula bilatu nahi izatea, guk gehiengo egonkorra nahi dugu”, adierazi du Bañosek Parlamentean. Batera agintzeko proposamena egin dio, baina “leialtasunez”.

Catalunya Radiok jakinarazi duenez, CUPek eztabaida nazionaleko eguna antolatuko du azaroaren 29an Artur Masen inbestiduraren inguruan hitz egiteko.

Hiru presidenteordeko gobernua eta Mas presidente

Mas, CDCko Josep Rull eta ERCko Oriol Junqueras eta Marta Rovira elkartu ziren CUPeko Antonio Baños, Anna Gabriel eta Benet Salellasekin. Masen hautagaitza berretsi zuten JxSí-koek, eta hiru presidenteorderen proposamena gehitu zioten. Presidenteordeak ondorengoak izango ziren: Junqueras, ekonomia alorrean, Raul Romeva nazioarteko harremanetan eta Neus Munte gizarte gaietan. Agintea partekatuagoa izango litzateke, eta presidenteak dituen ahalmen batzuk galduko lituzke.

Iraileko hauteskundeetan aurkeztu zuen CUPek presidentetza partekatuaren proposamena. Presidente bakarra egotekotan, Mas ez den kontsetsuzko presidentea bat nahi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude