Masen adierazpenek sortutako erreakzioak


2013ko irailaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

ERCko Oriol Junqueras izan da erantzuten lehena. Generalitateko bigarren indarra den alderdiko buruak ondorengoa adierazi du Twitter bidez: "2014an gure etorkizuna erabaki behar dugu eta gure eskuetan dagoen guztia egingo dugu hori hala izan dadin. Independentzia zenbat eta arinago, hobe"..

ANCko burua  Carme Forcadellek ere erantzun dio Masi. "Ulertzen dugu hau ezin dela horrenbeste luzatu, inondik ere. Pentsatzen dugu indefinizio egoera hau amaitu behar dela eta egoera hau ezin da 2016ra arte luzatu. (...) Oraindik ez dugu ANCn analizatu, baina kontsulta ahalik eta azkarren egin behar dela diogu, eta ezin bada kontsulta egin, badaude bestelako bideak, bai, baina ahalik eta azkarren jorra daitezela. Ezin dena onartu da 2016ra arte itxarotea ez kontsulta eta ez ezer egin gabe".

PSCko idazkari nagusi Pere Navarrok uste du "kanpaina publizitarioa" dela Artur Masek adierazitakoa. RNE irratiari eskainitako elkarrizketan adierazi du tentsioa handitu nahi duela Generalitateko buruak eta 2016ra arte jendea nahastu nahi duela. Hauteskunde plebiszitarioekin zer ulertzen duen ere azal dezala eskatu dio Masi.

CUPek ere Masen erabakia kritikatu du. "Gobernua atzera egiten ari da kontsultaren gaian eta buruan duten gauza bakarra legegintzaldia amaitzea da (...) President-a erori egin da elite kataluniar eta espainiarren presioekin, eta Katalunia Espainiaren barnean nola kokatu bilatzen ari dira itunen batekin (...) Hauteskunde plebiszitarioak 2016an egiteak ez du gizarte kataluniarrak eskatzen duena erantzuten, galdetua izan nahi baitu honek, berehala eta era argi batean herrialdearen etorkizun politikoaz. Erreferenduma 2014an ez egitea iruzurtzat hartuko genuke".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude