Maroto ez da Gasteizko alkate izango

  • EAJk erabaki du Gorka Urtaran alkatetzarako hautagai gisa aurkeztea eta EH Bilduk babesa bermatu dionez, jeltzalea izango da Arabako hiriburuko alkate.


2015eko ekainaren 12an - 17:50
Gorka Urtaran (ezkerrean) eta Javier Maroto, artxiboko argazki batean.

Ostiral arratsaldean baieztatu du erabakia EAJk eta horrenbestez, larunbatean izendatuko dute Urtaran Gasteizko alkate, bere alderdiko zinegotzien botoez gain EH Bildu, PSE-EE, Hemen Gaude eta Irabaziren botoekin.

EH Bilduren eskaintza

Azken momentura arte ez du argitu EAJk bere jarrera. Udal eta foru hauteskundeetan Arabako hiriburuan bigarren indarra izan den EH Bilduk egindako proposamenak mugitu du balantza azkenik: koalizio subiranistak adierazi du ez duela Arabako Foru Aldundian Ramiro Gonzalez jeltzalearen inbestidura oztopatuko.

Gasteizko Udalean bi aukera utzi dizkio hirugarren indarra izan den EAJri: EH Bilduko Miren Larrionen hautagaitza babestea edo bere hautagaitza aurkeztea. "Bigarren kasuan", gehitu du EH Bilduk ohar batean, "aski ezaguna den bezala, koalizioaren batzarrak berretsita, EH Bilduren babesa jasoko zuen hautagaitza horrek inbestidura egunean. uko egin dio alkatetzari, horrekin Javier Maroto alkatetzatik kentzeko".

Agintaldi polemikoa

Bozka gehiago lortzeko balio izan dion arren, PPko alkate Javier Marotok hautsak harrotu ditu bere agintaldian, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruz egindako adierazpenengatik. Etorkinek laguntza publiko horietan egindako ustezko iruzurrak jarri zituen eztabaida publikoaren erdian eta oposizioko alderdiek gogor kritikatu zuten horregatik.

Mugimendu sozial handia izan da Gasteizko hiriburuan, kulturartekotasunaren alde antolatu den Gora Gasteiz ekimena kasu. Gainera, hainbat sentsibilitate politiko ordezkatzen dituzten pertsonek alderdiei eskatu zieten Maroto agintetik kentzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Marotoren xenofobia
2019-07-30 | Z. Oleaga
Maroto, migratzaile iruzurgilea?

Javier Maroto Gasteizko alkate izan zen 2011-2015 legegintzaldian. Hasierako urteetan, José Ángel Cuerdaren irudiko "guztion alkate" izan nahi zuela ematen zuen. Alderdiaren kontra eginez Garoñaren eta frackingaren aurka, gaztetxearekiko eta... [+]


2018-11-30 | | Arabako Alea
PPk etorkinen inguruan erabilitako diskurtso "xenofoboa" salatu dute

PSEk "hiriari horrenbeste kalte egin zioten iraganeko diskurtsoak" berreskuratzea egotzi die popularrei, eta EH Bilduk "eskuin muturreko jarreretara" hurbiltzen ari direla dio.


Experts in mixing

Telefonoak jo zion. Madrildik zen, etortzeko, probintziako liga utzi eta Bernabeura saltatzeko unea zela. “Azkenik”, atera zitzaion deia moztu bezain laster eta tenkatu zuen aurpegia imintzio batean, nahastu zitekeena irribarre batekin.


2017-08-01 | Moha Gerehou
Xenofobia Europan
Eskuin muturraren gorakadaren aurrean geratzen zaiguna

"Gerrarte" sasoian, Frantziako Estatuko hauteskundeen lehenengo eta bigarren itzuliaren artean alegia, fenomeno interesgarri baten lekuko izan ginen, garbi islatzen duena Europan eskuin muturrak bizi duen egoera eta horren aurrean gainerako indar politikoek duten... [+]


PPren ispiluaren aurrean

Egoera ahulenean daudenenganako elkartasun eza, denon dirutik "aprobetxatzen" omen diren horiekiko tolerantzia falta, jarrera politiko konkretuek elikatzen dute eta hauteskundeak dira neurgailu. Jar dezagun fokua Araban.


Eguneraketa berriak daude