Larunbatean Iruñean egindako espazio autogestionatu eta okupazioaren aldeko mobilizaziora 3.000 pertsona inguru batu dira. Gazte, adineko zein umeekin batera kolore askotariko pankarta eta aldarrikapenen presentzia egon da.
“Maravillas aurrera” oihu artean abiatu da Alde Zaharreko erraldoi zein buruhandien konpartsak, malabaristek, hankapaluek eta gaiteroek girotutako manifestazioa.
Protestan egon da 89 urteko Josefina Lamberto Maravillas Lambertoren ahizpa ere. Gaztetxeari Maravillas izena jartzeak “poz handia” ematen diola gaineratzeaz batera, Berriari azaldu dionez, asko maite ditu gazteak. “Gogotsu nago, sasoiko eta nire esku dagoen guztia eginen dut haien alde”.
Protestaren amaieran Uxue Jimenez eta Ulises Domeach gaztetxeko kideek hitz egin dute eta bereziki Josefina Lambertori eman dizkiote eskerrak. Hitzaldian gaineratu dute, ezinbestekoak direla “kontrabotererako espazioak”.
Azken egunetan okupazioaren eta gaztetxearen aurka esandakoak gezurrak direla salatu dute. “Ondasun publiko bat pribatizatzea leporatzen digute, baina hogei urte hutsik zeramatzan espazio publiko bati erabilera komunitarioa ematea ez da sekula pribatizatzea izanen. Ez gaitzatela engaina: Maravillas gaztetxearen ateak beti egon dira edonorentzat zabalik”.
Ahotsa.info-k halako bideoa kaleratu du larunbateko manifestazioaz.
Hemen manifestazioaren zenbait irudi:
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.
Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.
Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
AEBetako presidentea Zelenskirekin eta Europako haren aliatuekin bildu da astelehenean, Etxe Zurian. Badirudi Trumpek ontzat jo duela Vladimir Putinek ostiralean izandako bileran proposatutakoa: Ukrainako gerra amaitzeko Kiev "lurralde truke posibleez" hitz egiteko gai... [+]
Alaskan nahiz Etxe Zurian egindako bilkurek sortzen duten harrabotsaren parekorik ez du piztu. Eta protagonistek ere hala nahiago, esango nuke. Baina begien bistako garrantzia du Asiako bi potentzia nagusientzat eta, zeharbidez, kontinente osorako: Txinako Kanpo-arazoetako... [+]
Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]
Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".