argia.eus
INPRIMATU
Maravillas gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsua Iruñean
  • Larunbatean Iruñean egindako espazio autogestionatu eta okupazioaren aldeko mobilizaziora 3.000 pertsona inguru batu dira. Gazte, adineko zein umeekin batera kolore askotariko pankarta eta aldarrikapenen presentzia egon da.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko abuztuaren 27a
Manifestazioaren amaierako ekitaldia. Argazkia: Joxe Zabalza

“Maravillas aurrera” oihu artean abiatu da Alde Zaharreko erraldoi zein buruhandien konpartsak, malabaristek, hankapaluek eta gaiteroek girotutako manifestazioa.

Protestan egon da 89 urteko Josefina Lamberto Maravillas Lambertoren ahizpa ere. Gaztetxeari Maravillas izena jartzeak “poz handia” ematen diola gaineratzeaz batera, Berriari azaldu dionez, asko maite ditu gazteak. “Gogotsu nago, sasoiko eta nire esku dagoen guztia eginen dut haien alde”.

Protestaren amaieran Uxue Jimenez eta Ulises Domeach gaztetxeko kideek hitz egin dute eta bereziki Josefina Lambertori eman dizkiote eskerrak. Hitzaldian gaineratu dute, ezinbestekoak direla “kontrabotererako espazioak”.

Azken egunetan okupazioaren eta gaztetxearen aurka esandakoak  gezurrak direla salatu dute. “Ondasun publiko bat pribatizatzea leporatzen digute, baina hogei urte hutsik zeramatzan espazio publiko bati erabilera komunitarioa ematea ez da sekula pribatizatzea izanen. Ez gaitzatela engaina: Maravillas gaztetxearen ateak beti egon dira edonorentzat zabalik”.

Ahotsa.info-k halako bideoa kaleratu du larunbateko manifestazioaz.

Hemen manifestazioaren zenbait irudi:

 

 

 

Argazkia: Joseba Zabalza

 

 

 

 

 

 

Argazkia: Joseba Zabalza

 

 

 

 

 

 

Argazkia: Joseba Zabalza

 

 

 

 

 

 

Argazkia: Joseba Zabalza

 

 

 

 

 

 

Argazkia: Joseba Zabalza