Manifestatzeagatik jasotako zigor ekonomikoei aurre nola egin eztabaidatuko dute

  • Herritarrak desmobilizatu eta isilarazteko asmoz, manifestazioetan eta protesta ekintzetan parte hartzen dutenak isun ekonomikoen bidez itotzea da botere publikoak Nafarroan orokortu duen estrategia. Hala salatu du Kalea Denona kolektiboak eta horri aurre nola egin eztabaidatzeko bilera antolatu du, azaroaren 15ean.


2014ko urriaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Isunen bidez errepresio ikusezina bilatzen dute, eragile sozialak ekonomikoki itoko dituena".

Abortatzeko eskubidearen, presoak gerturatzearen edo osasun publikoaren alde manifestatzeagatik, greba orokorretan edo ikasleen bizikleta martxan parte hartzeagatik, pankartak jartzeagatik, pintadak egiteagatik, AHTren aurkako desobedientzia ekintzengatik, norbait etxetik kaleratua izan ez dadin mobilizatzeagatik… azken bi urteotan kolektibo eta herritar askori 300 eta 8.000 euro arteko zigor administratiboa jarri die foru erkidegoan Espainiak duen ordezkaritzak (neurri txikiagoan, baita Nafarroako Gobernuak eta hainbat udalek ere). Kalea Denona plataforma prestatzen ari den txostenaren arabera, denera 250.000 euro ordaindu behar dituzte isunetan, baina oraindik jende askoren informazioa gehitzea falta dela gaineratu digute kolektiboko kideek.

Zuk ere antzeko isunik jaso baduzu edo halako egoeratan zer egin daitekeen jakin nahi baduzu, azaroaren 15ean, goizeko 10etan informazioa jaso, partekatu eta eraso hauei nola erantzun eztabaidatzeko bilera egingo dute Iruñeko Alegria peñan.

“Egungo sistema, agintariak edo euren erabakiak zalantzan jartzea helburu duen edozein salaketa-ekintzak zigor ekonomiko serioa jaso dezake ordainetan. Isunen bidez errepresio ikusezinagoa bilatzen dute, eragile sozialak korapilo burokratikoetan katigatu eta ekonomikoki itoko dituena –diote kolektibotik–. Jardun antidemokratiko horrek ez du soilik adierazpen askatasunerako edo manifestatzeko eskubideen aurka egiten, baliabide gutxien dituztenen eta baztertuenen aurka ere jotzen du”. Sumin eta haserre dagoen gizartea kontrolatzeko modua dela uste dute, errepresio burokratikoa erabiltzen dutela, sotila, isila, baina errepresioa azken finean. Kontuan hartu behar baita –Estrasburgok berak berriki berretsi duenez– herritarren eskubideak urratzea dela manifestazio baketsuetan parte hartzeagatik norbait zigortzea.

Mozalaren Legea, onartzear

Urtea amaitu aurretik, indarrean jarri dezakete Espainiako Gobernuak prestatu duen Herritarren Segurtasunerako Legea (Mozalaren Legea izenez ere ezaguna). Lege horrekin, zailagoa izango da manifestatzea eta gogorrago zigortuko da (600.000 eurora arteko isun ekonomikoak jarri ahalko dituzte). Herritarren protesta kriminalizatzea helburu duela salatu dute hainbat eta hainbat talde sozial eta politikok. Hala nola, baimenik gabeko manifestazioak egitea, poliziari “errespetua edo begirunea galtzea”, eraikinak okupatzea eta manifestazio, elkarretaratze edo ekitaldi publikoren bat “aztoratzea” gaztigatuko dute. Herritarrentzako oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dituzten eraikinetan edo inguruetan baimenik gabeko elkarretaratze edo manifestazioak egitea, esaterako, falta oso larritzat hartuko da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimenduak
2024-05-14 | Hala Bedi
Kutxi kaleko etxe okupatu bat hustu du Udaltzaingoak

Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.


Borrokak eta liburuak

Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]


2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-13 | Estitxu Eizagirre
Lurra Taupaka festa
Amillubi martxan da

Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak Amillubi proiektua abiatu du, Gipuzkoan toki estrategikoan kokatua dagoen Amilibia baserria eta bere bederatzi hektarea lurrak kolektibizatzeko. Maiatzaren 11n festa egin dute Amillubin: herritarrek proiektua bertan arnastu... [+]


Erdi Aroan erditzea

Toledo, 1272-1280. Alfontso X.a Gaztelakoak Ama Birjinari eskainitako 427 kanta monodiko bildu zituen. Santa Mariaren Kantigek Erdi Aroko musika eta literatura bildumarik garrantzitsuenetakoa osatzen dute, baina, kantiga miniaturaz apainduta daudenez, ilustrazio horiek beste... [+]


Eguneraketa berriak daude