Maite Artola Euskadi Irratiko kazetariak jaso zuen larunbatean (2) XVII. Rikardo Arregi kazetaritza Sari Nagusia. Kazetari Berria saria Ainhoa Lendinezi eman zioten, Argia astekarian argitaratutako erreportajeengatik. Aipamen Berezia Elhuyar aldizkariko Erraustegiak sutan dosierrarentzat izan zen. Azkenik, Luzien Etxezaharretak eta Martxelo Otamendik jaso zituzten Ohorezko Aipamenak.