argia.eus
INPRIMATU
Maite Artolak jaso du Rikardo Arregi Sari Nagusia
2005eko uztailaren 4a
Maite Artola Euskadi Irratiko kazetariak jaso zuen larunbatean (2) XVII. Rikardo Arregi kazetaritza Sari Nagusia. Kazetari Berria saria Ainhoa Lendinezi eman zioten, Argia astekarian argitaratutako erreportajeengatik. Aipamen Berezia Elhuyar aldizkariko Erraustegiak sutan dosierrarentzat izan zen. Azkenik, Luzien Etxezaharretak eta Martxelo Otamendik jaso zituzten Ohorezko Aipamenak.