Javier Vizcaíno kazetariak Benito Lertxundi elkarrizketatu du Noticias taldeko egunkarietarako. Orion jaiotako musikaria udazken amaieran hasiko da bere lan berria grabatzen, eta udaberrirako kalean eduki nahi lukeela dio. Hona hemen elkarrizketako zenbait pasarte.
"Gure kultura, hizkuntza, salbatzeko, politika da bide bakarra. Zer egiten dute estatu independienteek? Beren kultura imposatu. Euskara dirua eta lanpostuekin lotu, eta ikusiko duzu nola salbatuko den. Elebitasunaz zentzurik gabe hitz egiten da askotan. Herri honetan ez dago elebitasunik, ezinezkoa da 24 orduz euskaraz bizitzea, bai ordea gaztelaniaz. Hizkuntza bat derrigorrezkoa da eta bestea aukerazkoa. Hau lasai asko esaten da, eta ez dakit nola ez diren lotsatzen."
(...)
"Nik ez dut zerikusirik ingeles, aleman, frantziar edo español kontzeptuekin. Hauekiko harreman sano bat da falta zaiguna, baina horretarako askatasunarekiko errespetua beharrezkoa da. Ni euskalduna naiz eta munduko beste edozein herrialderen mailan nahi dut Euskal Herria, inorekin eskutik helduta joan gabe."
(...)
"Askotan galdetzen didate, 'non zaude zu?'. Ni hortxe nago. Ez nago sigla, alderdi edota balore jakin batzuen menpean, nerekin ez dezatela horretarako kontatu. Ni, norbaitekin joatekotan, herriarekin noa. Herriaren beharra dagoela ikusteko gaitasuna agertzen bada, hantxe aurkituko naute ni, hori baita nere habitat naturala."
Nazio Batuen Ingurumen Programak (UNEP, ingelesezko sigletan) berrikitan plazaratutako txosten batek dioenez, superbakterioen agertze, kutsatze eta hedatzeari hesia jarri ahal izateko derrigorrezkoa da murriztea farma-industriak, laborantza industrialak eta osasungintzak sortzen... [+]
34 urtez luzatu den euskal preso politikoen sakabanatze politika amaitutzat eman dute Etxeratek eta Sarek, ostiralean Espainiako Gobernuak iragarritako bost Euskal Herriratzeekin. Pozez hartu dute berria bi elkarteek, eta iragarri dute orain lanean jarraituko dutela preso,... [+]
Euskal Herria okupatzen dituzten bi estatuetako metropolietan politika instituzionalaren aurpegirik gordinena erakutsi digute egunotan. Madrilen, Espainiako “ezkerreko” Gobernuak, bere hitza jan du eta ez dute Mozal Legea indargabetuko. Oposizioan zeudenean, PSOE... [+]
Eskarmentu handiko fotokazetaria da Gervasio Sánchez (Córdoba, Andaluzia, 1959). Aragoin bizi da, Zaragozan, baina munduko gatazka eta gerra-eremuak bisitatu eta bertatik informatzen du oso maiz. Heraldo de Aragón tokiko egunkariarentzat beti, eta audientzia... [+]