argia.eus
INPRIMATU
“Lotu euskara dirua eta lanpostuekin eta ikusiko duzu nola salbatuko den”
  • Javier Vizcaíno kazetariak Benito Lertxundi elkarrizketatu du Noticias taldeko egunkarietarako. Orion jaiotako musikaria udazken amaieran hasiko da bere lan berria grabatzen, eta udaberrirako kalean eduki nahi lukeela dio. Hona hemen elkarrizketako zenbait pasarte.

2011ko urriaren 03a
Benito Lertxundi (Arg: Dani Blanco)

"Gure kultura, hizkuntza, salbatzeko, politika da bide bakarra. Zer egiten dute estatu independienteek? Beren kultura imposatu. Euskara dirua eta lanpostuekin lotu, eta ikusiko duzu nola salbatuko den. Elebitasunaz zentzurik gabe hitz egiten da askotan. Herri honetan ez dago elebitasunik, ezinezkoa da 24 orduz euskaraz bizitzea, bai ordea gaztelaniaz. Hizkuntza bat derrigorrezkoa da eta bestea aukerazkoa. Hau lasai asko esaten da, eta ez dakit nola ez diren lotsatzen."

(...)

"Nik ez dut zerikusirik ingeles, aleman, frantziar edo español kontzeptuekin. Hauekiko harreman sano bat da falta zaiguna, baina horretarako askatasunarekiko errespetua beharrezkoa da. Ni euskalduna naiz eta munduko beste edozein herrialderen mailan nahi dut Euskal Herria, inorekin eskutik helduta joan gabe."

(...)

"Askotan galdetzen didate, 'non zaude zu?'. Ni hortxe nago. Ez nago sigla, alderdi edota balore jakin batzuen menpean, nerekin ez dezatela horretarako kontatu. Ni, norbaitekin joatekotan, herriarekin noa. Herriaren beharra dagoela ikusteko gaitasuna agertzen bada, hantxe aurkituko naute ni, hori baita nere habitat naturala."