Literatura eta larrua maiatzean Zarautzen: zer gehiago eska dezakezu?

  • "Larrua" izango da aurtengo Literaturiaren gaia, "plazer hutsa" jarri diote azpititulu. Zarautz maiatzaren 19tik 22ra literatur-saltsaren erdigune bihurtuko da ekitaldiz beteriko programari esker.


2016ko martxoaren 18an - 15:19
Liburu aurkezpenak eta egitarau oparoa prestatu dituzte aurtengo Literaturiarako.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Miren Agur Meabek egingo du irekiera hitzaldia eta, besteak beste, Eider Rodriguez eta Kirmen Uribe parez pare izango dira euren jardunari buruzko solasean, Goizalde Landabasok gidatuta.

Harkaitz Canok Anne Sextonen poematan oinarrituriko Ene maite kuttunak ekitaldia aurkeztuko du –Igor Estankona ARGIAko literatur kritikariak hau idatzi zuen poeta amerikarraren lanaz–; Iban Urizar "Amorante" musikaria eta Ainara Gurrutxaga aktorearekin batera ariko da idazlea.

Itu Bandakoak ere Zarauzko plaza honetan izango dira, eta Ruper Ordorikak kontzertu "berezi eta intimoa" eskainiko du.

Xabi Paya bertsolari eta Donostia 2016ko zuzendari kulturala Nork hil du Andoni Egaña? liburuan oinarrituriko ikuskizunaren estrainaldiarekin etorriko da –Jon Tornerren blogean irakur dezakezu liburuari buruzko iruzkina–, eta Zarauzko Modelo aretoan izango dira, era berean, Beñat Axiari eta Joseba Irazoki, Oier Guillan eta Metrokoadroka. Poesia azpititulatzeko tailerrak segida izango du aurten ere.

Iazko arrakastari eustea xede

2015eko Literaturiak zapore ona utzi zien antolatzaileei eta bertara hurbildu zirenei. Iazkoari eusteko asmotan dira aurten, "Zarautz udaberriko euskarazko liburuen eskaparate" izan dadin berriz ere.

Horretarako, aipatutako ekitaldiez gain, udaberrian argitaratzekoak diren liburuen aurkezpenak egingo dira Garoa liburu-dendan, eta liburu-azoka izango da Musika plazan,


Eguneraketa berriak daude