ARGIA.eus

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Laudioko saioa Iñaki Viñasprek irabazi du eta lehen fasea amaitu da

  • Laudion jokatu da azken final laurdena. Beraz erabakita geratu da nortzuk jokatuko duten hurrengo fasea, finalerdiak.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko otsailaren 12an - 05:54
Azken eguneraketa: 11:11

Iritsi da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XVI. edizioa da aurtengoa eta berrogei urte betetzen dira Arabako lehen txapelketa jokatu zela. Azken edizioetan irudikatu genuen ibilbideari jarraiki, Arabako bertsolaritzaren gailurrak irudikatzen dituen paisaia prest, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea gaur amaitu da, final laurdenak. Azken saioa Laudion jokatu da.

Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:

Felipe Zelaieta Txurruka (Mallabia/Gasteiz)

Martin Abarrategi Sarrionandia (Aramaio)

Izar Mendiguren Cosgaya - Laudio

Iñaki Viñaspre Simon - Abetxuku

Unai Anda Delika (Ametzaga)

Asier Otamendi Alkorta (Urretxu/Gasteiz)

Lehen fase honetan 13na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Iñaki Viñasprek lortu du puntu gehien,  263  puntu. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalerdiak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

Iñaki Viñaspre: 263 puntu

Asier Otamendi: 251.5 puntu

Unai Anda: 251 puntu

Izar Mendiguren: 241.5 puntu

Martin Abarrategi: 233.5 puntu

Felipe Zelaieta: 214.5 puntu

Hamahiru lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Oier Azkarraga Grajales izan da Laudioko aurkezlea. Lehen faseko, final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Aitor Jimenez Tolosana eta Egoitz Iradier Martinez de Albeniz. Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.

Hemen Laudioko irudi batzuk

Hurrengo saioa, otsailaren 24an izango da Aramaion, bertako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu:: Arabako Bertsolari Txapelketa 2024
2024-02-22 | Bertsozale.eus
Larunbatean Aramaion emango zaie hasiera finalerdiei
Arabako Bertsolari Txapelketak XVI. edizioa jokatuko du aurtengoan eta 40 urte beteko dira lehen txapelketa jokatu zelarik. Bigarren faseari hasiera emango zaio larunbat honetan Aramaion. Bertan burutuko da lehen finalerdia. Sei bertsolarik parte hartuko dute saion, sarrerak... [+]

Eguneraketa berriak daude