Larunbatean izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala

  • Gasteizko Printzipal Antzokian izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala, 17:30ean. Ez da inoren estreinako aldia izango finalean.

Arabako Bertsolari Txapelketako finalistak, aurkezpen ekitaldian Arabako Bertsolari Txapelketa

2024ko martxoaren 14an - 13:00

Urtarrilaren 28 abiatu zen Arabako Bertsolari Txapelketa, eta larunbat honetan, hilak 16 izanen da finala, Gasteizko Printzipal Antzokian –iaz Europa Jauregian egin zen–, 17:30ean.

Aroa Arrizubieta Barredo, Asier Otamendi Alkorta, Iñaki Viñaspre Simon, Manex Agirre Arriolabengoa, Paula Amilburu Izargarai eta Peru Abarrategi Sarrionandia bertsolariek hartuko dute parte. Finalista guztiak egonak dira lehenago finaleko oholtzan, eta horietatik lauk jantzi dute txapela. Otamendi da larunbatetako finalisten artean gehien jantzi duena –lau ditu–.

Xabier Rico Iturriotzek jantziko dio txapela aurtengo txapeldunari. Horrela, bere ibilbidea aitortuko dute: 1984an, Arabako lehen Txapelketan hartu zuen parte. 

Berrogei urte bete dira lehenengo Arabako Bertsolari Txapelketa egin zela. Gasteiz Irratiak 50 urte bete zituela ospatzeko antolatu zen lehiaketa. Urte eta erdi lehenago, Abel Enbeitaren gidaritzapean, sortu zen Gasteizko bertso eskola. Patxi Aizpurua Garaialdek esan duenez, ordutik partaide kopurua bikoiztu da, eta euskarak “apurka-apurka bada ere” aurrera egin du Araban: “Eta horrekin batera bertsolaritzak”. 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arabako Bertsolari Txapelketa 2024
Aroa Arrizubieta txapeldun

Manex Agirre txapelaren ertzean


2024-03-04 | Bertsozale.eus
Asier Otamendik irabazi du Dulantziko finalerdia eta finala erabakita geratu da
Larunbat honetan jokatu da bigarren eta erabakiorra izan den finalerdia Dulanziko Kultur Etxean. Asier Otamendik bereganatu du martxoaren 16an jokatuko den finalerako bigarren txartela.

2024-02-22 | Bertsozale.eus
Larunbatean Aramaion emango zaie hasiera finalerdiei
Arabako Bertsolari Txapelketak XVI. edizioa jokatuko du aurtengoan eta 40 urte beteko dira lehen txapelketa jokatu zelarik. Bigarren faseari hasiera emango zaio larunbat honetan Aramaion. Bertan burutuko da lehen finalerdia. Sei bertsolarik parte hartuko dute saion, sarrerak... [+]

2024-02-12 | Bertsozale.eus
Laudioko saioa Iñaki Viñasprek irabazi du eta lehen fasea amaitu da
Laudion jokatu da azken final laurdena. Beraz erabakita geratu da nortzuk jokatuko duten hurrengo fasea, finalerdiak.

Eguneraketa berriak daude